Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Wolfram Txinpartak · Umorezko zientzia bakarrizketak

5 azaroa

Bakarrizketa zientifiko umoretsuen ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa, Elhuyar anaiek wolframa isolatu zuten leku berean: Seminarixoan. Zientzialari eta teknologo talde batek bere ikerketa-arloa kontatuko du oholtza gainean, umorez eta hurbiltasunez.

Wolfram Txinpartak saioaren helburua da zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa piztea, gai horiei diegun beldurra uxatzea eta bokazioak sustatzea. Pantailak nagusi diren garaian, aurrez aurreko ikuskizunak balio berezia du. Horrez gain, beste balio batzuk ere zabaldu nahi ditu: sexu- eta genero-berdintasuna, aniztasuna, kultura zientifikoa, horizontaltasuna, euskara eta elkarlana.

Saioaren gidaria: Alaitz Ochoa de Eribe Agirre

Bakarrizketariak:

  • Uxue Lazkano, biologo konputazional bergararra
  • Ugutz Basauri, geologo bergararra
  • Miren Aldasoro, saguzarretan espezializatutako zoologoa
  • Unai Garcia Lopez, adimen artifiziala eta soinu-teknologiak
  • Maider Triviño Mimi, biokimikaria eta artista
  • Tinder Match edo Koxk bideoaren egileak, On Zientzia sarien irabazleak

Sarrera librea da, aforoa bete arte.

Ekitaldia ZTB 2026 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien egitarauaren barruan antolatu da. Egitarau osoa: ztbergara.eus

Xehetasunak

Other

Idioma
Euskera
Lugar
Seminarixoa