Wolframaren Eguna
28 iraila

I. EDIZIOA
Irailaren 28an 243 urte beteko dira wolframa Bergaran isolatu zela. Ospatzeko, programazio berezia osatu dugu: doako bisita gidatuak, Bergarako Enbaxadore Saria eta mural berri baten inaugurazioa.
PROGRAMAZIOA
-
10:15 eta 11:00 · Doako bisita gidatuak — Laboratorium Museoa
Erakusketa iraunkorrera eta “W74: arrazoia, boterea eta etorkizuna” esperientzia murgiltzailera. Lekuak mugatuak; aurrez izena eman behar da.
-
12:00 · Bergarako Enbaxadore Saria — Seminarixoa
Jesus Mari Ugalde Uribe-Etxebarriak jasoko du lehen aitortza. EHUko Kimika Fisikoko katedraduna da. Sarrera librea.
-
Jarraian · Wolframaren muralaren inaugurazioa — Seminarixoko aterpeak
Jokin Oregi “Sortwo” eta Mikel Larrañaga “Remak” artisten obra.
📞 943 76 90 03 · 📩 laboratorium@bergara.eus
Bisita gidatuetarako soilik; gainerako ekitaldiak sarrera librekoak dira.
