Uda ezberdin bat bizi Laboratoriumen
MUSEOKO UDAKO ESKAINTZA

Laboratoriumek uda honetarako jarduera desberdinak eskaintzen ditu, zientzia eta teknologia modu praktiko eta dibertigarrian ezagutzeko.
Udaleku zientifikoetatik hasi eta kanpus teknologikoraino, proposamen bakoitza jakin-mina pizteko, pentsamendu kritikoa lantzeko eta ikastea esperientzia bihurtzeko diseinatuta dago.
JARDUERAK
ADINAREN ARABERA BI AUKERA
UDALEKU ZIENTIFIKOA
KANPUS TEKNOLOGIKOA
Uda honetan bilakatu zaitez zientzialari!
Zientzia esperimentatuz abentura zientifikoak bizi nahi dituzu? Bi astez, Laboratorium Museoan zientzialari bihurtzeko aukera izango duzu. Esperimentuen, tailerren eta jolasen bidez zientziaren mundua ezagutuko duzu, metodo zientifikoan oinarrituta erronka desberdinei aurre eginez. Nola lortu arrautza bat bigarren pisutik botata osorik erortzea? Ba al dakizu nola sortzen den eklipse bat? Zatoz Laboratoriumera eta aurkitu erantzunak.
Udaleku zientifikora izena emateko epea itxita dago.
Izena eman duten guztiak onartuak izan dira. Familia guztiei email bidez informazio guztia bidali diegu, beraz, izena eman eta mezua jaso ez baduzu, jarri gurekin harremanetan.






Sortu, diseinatu eta eraiki teknologiarekin!
Teknologia gustuko baduzu, kanpus hau zuretzat da. Aste batez, gazteek teknologia sortzeko eta ulertzeko aukera izango dute, diseinu digitala, mekanika eta elektronika bezalako arloetan murgilduz. 3D diseinua eta 3D inprimaketa ezagutuko dituzte, mekanismo sinpleak eraiki eta zirkuitu elektrikoekin esperimentatuko dute. Sormena, arazoei irtenbideak bilatzeko gaitasuna eta taldelana izango dira kanpus honen oinarriak. Kanpusa Miguel Altuna zentroaren gidaritzapean eskainiko da.
Kanpus teknologikora izena emateko epea itxita dago.






