Aurkezpena

Laboratorium museoa 2015. urteko irailaren 25ean inauguratu zen. Urte askotako lanaren emaitza izan zen, 1981. urtean erabaki baitzuen Bergarako Udalak museoa egitea. Honela, 30 urteko lanaren ondoren ireki zituen ateak Laboratorium museoak. "Beraz, pauso berri bat emateko unea da. Museoa egonkortuta dago, herrian eta inguruetan ezaguna da. Herritarrek, ikastetxeek eta norbanako ugarik bertatik bertara ikusteko aukera izan dute Laboratorium, baina pauso kualitatiboa falta zaigu. Horregatik, mundura zabaltzeko ordua iritsi da. Eta zentzu horretan, internetek ematen dituen aukerez baliatu behar gara, interneten presentzia ezinbestekoa baita munduko leihoa ireki eta museoaren burua bertan agertzeko. Eta Laboratoriumeko webgunea sortu dugu", adierazi du Maite Agirre zinegotziak webgune berriaren aurkezpenean.

Webgune berria Netkam enpresak egin du eta Bergarako irudiarekin bat egiten du. Lan luzea eta gogorra izan den arren, emaitzarekin pozik agertu dira arduradunak: "Webgune erakargarria eta era berean, erabilgarria egin dugu, irudi eta itxura garbia emanez. Informazio praktikoa eta eguneratua emango du museoaz, museoko jardueraz eta historiaz. Oraindik gauzak gehitzeko eta hobetzeko ditu, baina fintzen joango gara eta Laboratorium eta Bergarako herriaren erakusleiho garrantzitsua izango denaren dudarik ez dugu", agineratu du Agirrek.

Era berean, facebook eta twitter kontuak ere sortu ditu Laboratoriumek eta Udalak dei egiten die herritarrei, sare sozialetatik museoaren jarraipena egiteko.