Donostia International Psychics Center-ek antolatutako ‘Passion for Knowledge’ jardunaldietan hainbat Nobel sari ekarri dituzte Euskal Herrira; eta horietako batek, Dudley Herschbach-ek, hitzaldia egingo du urriak 1ean, asteartea, Seminarixoan 10:00etan, ‘Passion for Wolframium’ lelopean.
Herschbach Seminarixoan arituko da Maria Vallet kimikalari ezagunarekin eta DIPCeko presidente Pedro Miguel Etxenikerekin batera. Goienagusiko partaideak eta Bergarako hainbat ikastetxetako ikasleak ere joango dira ekitaldira.
Dudley Herschbach estatubatuerra Kimika nobelduna da eta sari asko eskuratu ditu bere ibilbidean. DIPCeko Pedro Miguel Etxenikek azaldu du Herschbach ez dela kasualitatez etorriko Bergarara: “Taula periodikoaren nazioarteko urtean Euskal Herrian eta bereziki Bergaran badugu zer ospatu, taulako elementuetako bat hemen, Bergaran, deskubritu zelako. Herschbach-ek Kimikan duen jakindura kontuan hartuta inork baino hobeto azpimarratuko du horren garrantzia. Gainera, Maria Vallet kimikalari ezagunarekin batera etorriko da”.
Informazio gehiago: (euskarazko bideoa).
Jardunaldien gaineko informazioa: (Passion for knowledge).