Energiaren erakusketaren eskuorriaren kanpoaldearen zati bat - Iruñan egin den bertsioa
Energiaren erakusketaren eskuorriaren kanpoaldea - Iruñan egin den bertsioa
Energiaren erakusketaren eskuorriaren barnealdea - Iruñan egin den bertsioa

"Energia: guzti-guztiaren jatorria eta amaiera" erakusketa antolatu zuen Laboratorium Bergara museoak iaz, eta gure aretoan egon zen 2019ko urtarriletik maiatzera. Orain, erakusketa hau Nafarroara joan da eta hor egongo da ikusgai 2020ko otsailaren 2tik martxoaren 28 arte, CIVICAN fundazioak duen egoitzan: Iruñeko Pio XII hiribidea, 2.

Erakunde askok parte hartu dute antolaketan eta laguntzaile moduan, tartean, Bergarako Udala ere bai.

Erakusketaren kokagune berri honetan gainera, luxuzko sarrera ekitaldia prestatu dute: Javier Tejadaren hitzaldia. Bartzelonako Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun emeritu honek, hain zuzen ere, komisariatu zuen esposizio hau. Beraz, erakusketa zehatz-mehatz ezagutzeko modurik eraginkorrena ikerlari horri entzutea izango da, otsailaren 6an, ostegunez, CIVICANeko auditoriumean, arratsaldeko 19:00etan.

 

Albiste guztiak