Olaso dorrea

Bergarako Turismoak, eskaintza berri bat prestatu du martxoan hastekoa: bisitariek, museoa ikusteko sarrera erostean, Olaso Dorrea gida batekin ikusteko aukera ere erreserbatu ahal izango dute, biak egiteko. Turismoko bulegoak eskaintzen duen mota honetako bigarren sarrera konbinatua da; lehendik ere erreserbatu daitekeen beste pack batean, museoan sartu eta Bergarako herriaren bisita monumentala egin daiteke eta.

Olaso Dorreko bisita gidatua Olaso Dorrea fundazioak antolatzen du eta Bergarako Udalak eskaintzen du, martxoren 13an hasiko den egutegi bati jarraiki.

Sarrera konbinatu hori erreserbatu nahi duenak, turismo bulegoko telefonora dei dezake edo mail bidez erreserba egin.

Prezioak eta erreserbak egiteko modua, bergaraturismo.eus web-gunean.