Aurkezpena
Saria jasotzen

lhobek, Eusko Jaurlaritzaren lngurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, 2022ko Hondakinen Prebentziorako Europako Asterako Bergarako Laboratorium Museoa hautagaien artean aukeratu du.

‘Hondakin jasangarriak: fikzioa ala errealitatea?’ erakusketa da, hain zuzen ere, aipatutako jarduerarako euskal hautagaia, Administrazio Publikoa kategorian. Hautagaitza egiaztatzen duen diploma jaso zuen Laboratoriumeko arduradun Rosa Errazkinek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasunerako Sailburuorde Amaia Barredoren eskutik, azaroaren 24an Irungo Ficoba erakustazokan, Basque Circular Summit 2022 jardunaldietan egindako ekitaldian.

Erakusketak beste ekimen osagarri batzuk ere eragin ditu, esaterako, ehungintza jasangarriaren inguruan egindako ekitaldia eta moda erakustaldia. Ildo horretan konpromisoak ere hartu ditu Museoak, eta dendan eskaintzen dituen produktuak jasangarriak izango dira aurrerantzean.