2021eko otsailaren 18an, Marte planetan pausatu zen –arrakasta osoz– NASAk bidalitako azken roverra, Perseverance robota hain zuzen, Mars 2020 misioaren barruan. Perseverance da, zalantzarik gabe, beste mundu batzuetara bidali dugun robotik aurreratuena. Horren helburu nagusienetakoa: Marteko arroken laginak bildu, planeta gorrian iraganean bizitza egon izanaren ebidentziak eduki ahal izateko. Lehen bi laginak aurtengo irailean jaso dira eta, beste hainbat laginekin batera, beste misio batek ekarriko ditu Lurrera –Mars Sample Return Mission izenekoak– hemendik eta hamar urtetik gorako denbora-tartearen buruan. Horrela, laginok aztertuta, egiaztatu ahal izango litzateke ea unibertsoan bizitza ohiko fenomenoa den, edo Marten iraganean bizitza egon izanaren probabilitatea txikia den. Hitzaldi honetan aztertuko ditugu Espazioa esploratzea den abentura zirraragarri honekin lotuta dauden zientzia, erronkak eta hasierako aurkikuntzak.
Curriculum vitaea
Ricardo Hueso Alonso, Zientzia Fisikoetan doktorea, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea da, astrofisikaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea. 1973an Barakaldon jaioa, Ricardo Hueso jaunaren ikerketak Eguzki Sistemako atmosferadun planeta guztiak hartzen ditu Venusetik Neptunoraino.
Ehunetik gora argitalpen zientifiko egin ditu, eta misio espazial ezberdinetan –tartean, Mars 2020 misioan– lantalde zientifikoko kide da. Irakaskuntzako eta ikerkuntzako lanez gain, zientzia-dibulgaziorako bokazio irmoa du, eta pasioz defendatzen du zientzia dibertigarria izan daitekeela eta edozein pertsonak goza dezakeela zientziaz.
Itzaldia, zuzenean eta online ikusi ahal izango duzu, hemen
Informazio gehiago, ZTBren web-gunean