“Cuando la luz de la modernidad entró por Bergara”
10 azaroa

Bergarako Errege Seminarioaren 250. urteurrena dela eta, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (RSBAP) eta Laboratorium museoak “Cuando la luz de la modernidad entró por Bergara” hitzaldia antolatu dute. Hizlaria Inés Pellón González izango da, Kimika Zientzietan doktorea eta Kimikaren Historian aditua. Ilustrazio garaiko berrikuntza zientifikoan Bergarak izan zuen eragina ezagutzeko eta herria zientziaren historian toki nabarmenean kokatu zuen erakundearen ondarea gogoratzeko aukera paregabea izango da.

Sarrera:
Doan. Plaza mugatuak; izena eman behar da: 943 76 90 03 / laboratorium@bergara.eus
