Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

(HI)! IKERLARI – Gazte Ikerlarien I. Forum Zientifikoa

10 azaroa - 10:00 am - 13 azaroa - 1:00 pm

ZTB jardunaldien baitan, (HI)! Ikerlari – Gazte Ikerlarien I. Forum Zientifikoa egingo da UNED Bergaran, azaroaren 10ean, 12an eta 13an. Bailarako ikertzaile gazteek euren lana partekatzeko eta ezagutzera emateko topagunea izango da foroa.

Egitarauak hitzaldi nagusiak eta ahozko aurkezpenen bi saio izango ditu; zortzi ikertzailek euren ikerketak aurkeztuko dituzte. Horrez gain, poster zientifikoen erakusketa jarriko da UNED Bergarako bi solairutan.

Ikerketa-arloak askotarikoak dira: industria eta simulazio teknologikoa, materialak eta polimeroak, immunologia eta minbizia, robotika eta ingeniaritza, biologia eta bioteknologia, kimika eta sintesia, osasuna eta biomedikuntza, teknologia kuantikoa, adimen artifiziala eta konputazioa, eta basoak eta ekosistemak.

Informazio gehiago: ztbergara.eus

Xehetasunak