W74: arrazoia, boterea eta etorkizuna
5 ekaina
Museoaren sarrera

Ostiralero egingo diren bisita gidatuetan, W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna erakusketa modu berezi batean ezagutzeko aukera izango duzu. Elhuyar anaiek 1783an Bergaran egindako aurkikuntzatik abiatuta, wolframaren historian barrena murgilduko gara: zientzia, industria, espioitza, teknologia eta etorkizuna uztartzen dituen bidaia batean. Espazio murgiltzaileek, ikus-entzunezko instalazioek eta kontakizun gidatuek erakusketa sakonago bizitzeko aukera emango dute, wolframak mundua nola aldatu duen ulertuz. Zatoz eta bizi zientzia beste modu batean!
Hizkuntza
Erreserba egiten duen lehenengo pertsonak aukeratzen du hizkuntza.
Izen-ematea
Derrigorrezkoa 943 769 003 telefono zenbakian edo laboratorium@bergara.eus helbide elektronikoan



