Tout au long de l'anne, le Musée de Laboratorium organise diverses activités qui intéressent des personnes de tous âges et de tous horizons.

ZTB jardunaldiak 2019. Partehartzaileak eta etorritakoak elkartuta.

déc 27
Fosila

FAMILIENTZAKO PALEONTOLOGIA TAILERRA

Jarduera

Fosilen bidez naturaren historia ezagutzen hasteko tailerra Ugutz Basauri geologo bergararraren eskutik.

2018an egin zen Laboratorium museoan.

 

Nori zuzendua: 
Familientzat
Non: 
Laboratorium museoa
déc 19
jan 4

750. Urteurrena gogoratzen - BISITA GIDATUA

Jarduera

"750. urteurrena gogoratzen" erakusketara bisita gidatua, Laboratorium museoan.

Abenduaren 19an eta urtarrilaren 4an

Nori zuzendua: 
Publiko guztiak
Non: 
Laboratorium Museoa
nov 10
nov 11
Ilustrazio Zientifikoko tailerraren III. edizioa.

Ilustrazio Zientifikoko tailerraren III. edizioa.

Jarduera

Ilustrazio zientifikoa zer da?

Marrazketa zientifikoa zientzia komunikatzeko tresna garrantzitsua izan da mendeetan zehar. Gaur egun oraindik hainbat esparrutan ilustrazio on bat argazki bat baino hobea izaten da komunikazioaren ikuspegitik, argiagoa eta didaktikoagoa. Horregatik, hainbat esparrutan oraindik ezin da ordezkatu, botanikan eta medikuntzan, adibidez. Teknika klasikoekin batera, gaur egun teknika digitalek aberastu egin dute marrazketa zientifikoaren aukera. Komunikazio zientifikorako tresna izateaz gain, zientzia zaletasuna sortzeko modu oso interesgarria da ere, dibulgaziorako gaitasunagatik eta arte zalea zientziara erakartzeko gaitasunagatik. Hori guztia kontuan hartuta, Laboratorium museoa marrazketa zientifikoa ari da lantzen, tailer eta ikastaroen bidez, eta baita Euskal Herriko Unibertsitateak martxan jarri duen “Titulo Propio en Especialista en Ilustración Científica” delakoarekin elkarlana eta patrozinioa eginez. 

  • Izen-ematea: 30 pertsona gehienez.
  • Iraupena: 12 ordu (asteburu osoko ekintza. Ikusi egitaraua)
  • Kostua: 12 €
Nori zuzendua: 
Publiko Orokorra
Non: 
Laboratorium Museoa
juin 9

Familientzako Paleontologia Tailerra

Jarduera

Fosilen bidez naturaren historia ezagutzen hasteko tailerra.

 

Ugutz Basauri geologo Bergararraren eskutik.

Familientzako tailerra. Ekainak 9, 11:00tan.

Iraupena: 1,5 ordu.

Non: 
Laboratorium museoan
juil 8
Pagola Loidi

Natura Eguna 2018

Jarduera

 

BERTAN BEHERA GELDITZEN DA NATURA EGUNA

BARKATU ERAGOZPENAK!

 

 

 

EGITARAUA:

Aurtengo gai nagusia, Pagola - Loidi senda naturala ezagutzera ematea da. Horrekin batera, haurrentzat tailerrak eskainiko dira. 

Izena ematen duten haur guztiak, heldu batek lagunduta egon beharko dira. Haurrak intsektuen tailerrean izena ematen badu, tailerrak irauten duen bitartean, berarekin etorrin den helduak, Pagola - Loidi senda ezagutzeko egingo den ibilaldian parte hartu dezake. Helduek ere, izena eman behar dute, autobuserako plazak kalkulatu ahal izateko. 

10:30 - Pagola - Loidiko zidorraren "inagurazio txangoa": Zidorraren ibilbidea eta erakusten duen ondarea ezagutzeko ibilaldi gidatua.

Gutxi gora behera 4 kilometroko txangoa egingo da. Gehiena laua da baina, mendi ibilbidea da eta ez dago, haurren aulkientzat eta gurpildun aulkientzat egokituta. Ibilbidea lokaztuta egon daiteke. Publiko orokorrarentzat zuzendutako txangoa da. Haurrak ere parte hartu dezakete, beti heldu batek lagunduta.  

10:45 - Intsektuendako hotelak egiteko tailerra: LH3 eta LH6 bitarteko haurrentzat zuzendua.

“Intsektuendako hotelak”, egurrezko egiturak egitea, ekosisteman eta polinizazioan hain garrantzitsuak diren animaliak babestu eta hauen habitata hobetzeko.

12:30 – Hamarretako. Udalak parte hartzaile guztientzat hamarretakoa eskainiko du.

Parte hartu ahal izateko, txangoan zein tailerrean, gure web orriaren bitartez edo Laboratorium museoko harreran izena eman beharko da. 

Nori zuzendua: 
Guztiak
Non: 
Gorla
juil 3
juil 18

Udako programa 2018

Jarduera

 

LABORATORIUM museoko Udako Aisialdi Eskaintza haur eta nerabeendako 

  • Kanpamentu Teknologikoak (info+) (izen ematea)
    • Rallybot (9 - 12 urte)
    • Girls & Tech (9 - 12 urte)
    • Drone Master (+12 urte)

 

 

  • Astronomia Jardunaldia (info+) (izen ematea)
    • Gaueko Zeruaren tailerra (10 - 11 urte)
    • Gaueko Zeruaren behaketa (Familiarekin batera)

 

Nori zuzendua: 
Haur, nerabe eta familiei
Non: 
LABORATORIUM
mai 18
juil 10
juil 14
Udako programa 2017

Programa de verano 2017

Jarduera

TAILERRAK

MICRO:BIT (9 urtetik gorakoentzat)

MINECRAFT JAVA SCRIPT (11 eta 16 urte bitartekoentzat)

KBOT ANIMATRONIC (11 eta 16 urte bitartekoentzat)

URETAKO INDUSKETA ARKEOLOGIKOA (2007 - 2009 jaiotakoak) PLAZAK AGORTUTA DAUDE!

ORDAINKETA

Transferentzia bidez egin beharko da eta ziurtagiria bidali behar da izen ematean

Laboral Kutxa: ES54  3035 0009 16 0090900017

Kutxabank: ES69 2095 50 70 71 1062071534

Transferentzia egitean kontzeptuan ondorengoa jarri beharko da: Adibidea: Nere Agirre Gomez - MicroBit

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

Nori zuzendua: 
8 - 16 urte bitartekoei (Tailerraren arabera)
Non: 
Laboratorium Museoan

Pages