zaharberritzailea Santa Barbararen eskultura zaharberritzen

Egun hauetan , Artez Restauración enpresaseko zaharberritzaileak ditugu museoan. Hasteko, XVII mendeko Santa Barbararen irudian finkatze tratamendua aplikatzen ari da pintura eror ez dadin. Baina hori ez da interbentzio bakarra izango; guztira, lau eskulturetan aplikatuko dituzte tratamenduak. Mantentze lan hauek ohikoak dira edozein meuseotan, eta gurean, Udalaren ondarearen parte garrantzitsua gordetzen da.

Santa Barbara, kristau tradizioan, tximistatik⚡️⚡️ babesten duen saindua da, eta artilleroen zaindaria da ere bai. Gurea egurrezkoa da. Esku batean dorrea dauka eta bestean ezpata, eta hile luzea eta koroa, bere birgintasuna adierazteko. Polikromatua dago eta urreztatua.

Albiste guztiak