TAULA PERIODIKOA: unibertsoa osatzen duten elementuak
Ikasleentzat ekoiztutako erakusketaz lagunduriko unitate didaktikoa da. Erakusketa horretan, ikasleek gure mundua osatzen duten osagai kimikoak eta horien antolaketa ezagutu ahal izango dute, elementu kimikoek gizakiarekin eta naturarekin daukaten harremanaz eta kimikarien aurkikuntzen historiaz jabetuko dira.
Erakusketa nolakoa da
2019/2020an, museoak anbizio handiko erakusketa egin zuen Taula Periodikoari buruz, asmakuntzaren urteurrenarekin batera. Erakusketa horretan, bisitariek gure mudua osatzen duten osagai kimikoak eta horien antolaketa ezagutu dezakete, elementu kimikoek gizakiarekin eta naturarekin daukaten harremana ikasten dute, eta kimikarien aurkikuntzen historiaz jabetu daitezke ere.
Aipatutakoaz gain, panelei eta jolas didaktikoei esker, Dimitri Ivanovich Mendeleiev zientzialari errusiarrak, 1869an, gaur egun erabiltzen dugun taula periodikoa sortu zuela gogoratuko dugu. Taula Periodikoaren asmakuntzak izan duen garrantzia azpimarratzen dugu, eta, aldi berean, Elhuyar anaiak omentzen ditugu, 1783an Wolframa isolatu baitzuten, 1778an Real Seminario Patriótico Bascongadoko elkarteak Bergaran sortutako Laboratorium Chemicum-ean.
1. Aretoa: Taula periodikoaren bilakaera
Taula periodikoaren sorrera zientziaren historiako jazoera adierazgarrietako bat da. Lehendabiziko aretoan taula periodikoa dago erakusgai modu interaktiboan. Hala, haren funtzioa eta haren bilakaera azaltzen dira egun duen konfiguraiora iritsi arte. Gainera, hura osatzen duten elementu kimiko bakoitzaren ezaugarraik ageri dira.
2. Aretoa: Wolframaren aurkikuntza eta Elhuyar anaiak
Ikerketa zientifikoak gertaera, datu, erlazio edo lege berriak ematea proposatzen du. Bergaran Elhuyar anaiek wolframio isolatzea lortu zuten 1783. urtean metodo zientifiko bat erabiliz. Bigarren eremu honetan wolframioaren aurkikuntza eta Bergarak aurkikuntza horretan izandako garrantzia jorratzen dira.
3. Aretoa: Oparotasunaren taula
Azken areto honetan ezagutuko dugu Kimikako Europako Elkarteak (EuChemS) sortu eta Europako Parlamentuan 2019an aurkeztutako Oparotasunaren Taula. Taula periodiko horretan elementu kimiko naturalak jasotzen dira eta horietako bakoitza Lurrean oparoa ala urria den islatzen da. Oparotasunaren taula lagungarri izango zaigu zein baliabide babestu behar ditugun ulertzeko, izan ere, datozen urteetan horien hornidura arrisku larrian dago.