Antzinako zientzialariak

XVIII. mendean fisika esperimentala irakasten hasi zen, oso ondo hornitatutako fisika kabineteetan. Bertan zeuden fisika instrumentuen laguntzarekin teorian irakatsitakoa frogatzea lortzen zuten. Bergarako Errege Seminarioko arduradunek hezkuntza modu horrekin bat egin zuten eta, horretarako, zientzia instrumentu ugari erosi zituzten, horietako asko gaur egun Laboratoriumen gordetzen direnak.

Eskaintzen den tailerraren bidez, erakusketa iraunkorreko aintzinako instrumentuen antzekoak diren instrumentu berriak erabiliz, fisikaren arlo desberdinetako kontzeptu batzuk frogatzen direla ikusi ahal izango dute ikasleek.

IKUSI URTE OSOKO HEZKUNTZA ESKAINTZA HEMEN