Uluburu itsasontzian ur azpiko indusketa arkeologikoa. duela ehunka urte hondoratu zen itsasontzi bat arkeologikoki induskatzeko aukera izango duzu. Ur azpian dauden objektu eta bitxiak aurkitu eta berreskuratuko dituzu, ondoren aztertu eta sailkatzeko. Itsasontziaren historia ezagutzeaz gain primeran pasako duzu.

ADIN TARTEA: 8-12 urte

LEKUA: Agorrosingo igerilekuan (haurrak prest egon beharko dira ordurako igerilekuan)*

DATA: Uztailak 6

ORDUA: 12:00etan (2h 30m)

*Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea, eta bainujantzia, uretako betaurrekoak eta uretako txanoa eramatea.

IZENA EMAN HEMEN