Cuándo:
De 2024/10/15 hasta 2025/01/31
Dónde:
Laboratorium museoa
Destinatarios:
LH 5 eta LH 6 ikasleak
LEHIAKETA
Lehen Hezkuntzako ikasleen eta irakasleen arteko lankidetza-proiektu bat da, otsailaren 11ko ekimenaren barruan kokatua, eta honako helburu hauek ditu: emakume zientzialarien erreferente historikoei balioa ematea, bokazioak sustatzea eta genero-arrakala ixten laguntzea.
OINARRIAK
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Lanak taldekoak izango dira (gehienez bost pertsona talde bakoitzeko), eta talde bakoitzeko lan bat onartuko da.
- Parte-hartzaileek emakume zientzialari baten bizitza eta ekarpenak jorratuko dituzte. Aukeratutako emakume zientzialaria edozein zientzia arlotakoa izan daiteke: Fisika, Kimika, Biologia, Matematika, Ingeniaritza, Teknologia.
- Formatoa aukeratu ahalko da: Marrazkia edo collage-a; Idazlana; Power Pointa; Bideo laburra.
- Izena emateko
- Bideoen iraupena gehienez 2 minutukoa izango da, eta edukian honako gai hauek jaso behar dira: Biografia, Testuinguru historikoa, Lorpenak eta ekarpenak, eta Lidergoari buruzko gogoeta pertsonala.
- Bideoak laboratorium@bergara.eus helbidera bidaliko dira, talde bakoitzaren kide guztien izenekin.
- Bideoak egiteko edozein ikus-entzunezko teknika onartuko da: diapositibak, hitzaldia, animazioa, aktoreekin antzeztea, etab.
- Bideoak entregatzeko azken eguna hau da: 2025eko urtarrilaren 31.
- Talde sarituari diploma eta pack-oparia emango zaizkio.
- Onartutako bideo guztiak museoan, webgunean eta sare sozialetan ikusi ahal izango dira.
- Epaimahaia Bergarako Udaleko Laboratorium museoa, Berdintasuna, Komunikazioa, Garapen zerbitzua eta Miguel Altuna Lanbide Heziketa, UNED eta NDANK NDANK taldeko kideek osatuko dute.
- Sariak 2025ko otsailaren 11ean banatuko dira Seminarixoan, Emakumeak Zientzian ekimenaren baitan. Ekitaldiaren ordua museoaren web-orri, Facebook, Twitter eta Instagram bidez komunikatuko da.
- Lanak museoaren funts dokumentalean gordeko dira, eta sare sozialetan eta beste hedabide batzuetan erabili ahal izango dira, haien egileak adieraziz.
- Jarduera honi ekiteak bere oinarriak onartzea dakar. Sortzen diren zalantzak lehiaketaren taldeak argitu eta erabakiko ditu eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.
Datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatu dira, lehiaketa gauzatu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta: Bergarako Udala, San Martin Agirre Plaza 1, 20570 Bergara. Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT). Tratamendua: 2205.