Collection du séminaire royal de Bergara

Museoko bildumak bihotza ukituko dizu, aurkikuntzaren ilusioa gertutik bizi izanaren gogorapena gordetzen baitu. Bilduma aparta da, paregabea, bakarra, bai erakunde sortzaileak izandako garrantziagatik, bai bildumaren antzinatasunagatik, bai gordetzen dituen aparteko ale bereziengatik.

Erakundearen ibilbide oparo horrek ondare material eta inmaterial oso baliotsua utzi du (dokumentuak, bildumak, aurkikuntzak, arkitektura, artea, pertsonaiak), beti ere berritu nahiaren testigantza ezin hobeak. Bergarako Errege Seminarioko bilduma zientifikoa garrantzitsua da, zeina Euskal Herriko panorama museistikoan eta zientifikoan nabarmentzen den, erakundearen garrantzia historiko zientifikoagatik, bildumaren atal zientifiko desberdinen osaketaren aberastasunagatik, bildumaren antzinatasunagatik, bilduman dauden hainbat pieza bakan eta bereziengatik…

3.012 objektu zientifiko hauek osatzen dute bilduma: Fisikako tresneria, Kimika tresneria, mineralak, fosilak, giza anatomia modeloak eta Zoologia piezak, XVIII. eta, batez ere, XIX. mendekoak. Kultura zientifikoa sustatu eta nortasuna lantzeko beharra duen gaur egungo gizarterako tresna paregabea. Bergarako Errege Mintegira ekarritako material hauek guztiak Zientzia lantzeko zein erakusteko tresna eta espezimen baliotsuak ziren. Horietako batzuk bakarrik daude erakusgai!