Laboratorium Museoaren albisteak

Eguzki eklipsea ikusteko betaurreko homologatuak, euro baten truke Laboratoriumen

Abuztuaren 12an eguzki eklipsea izango da, eta Laboratorium Museoak fenomenoa segurtasunez behatzeko aukera eskaini nahi die herritarrei betaurreko homologatuak euro baten truke eskuragarri ipinita. 

Eguzkiari zuzenean begiratzeak ikusmenari kalte egin diezaioke, baita eklipsearen unean ere. Horregatik, adituek eklipsea behatzeko beti homologatutako betaurrekoak erabiltzea gomendatzen dute; eguzkitako ohiko betaurrekoek edo etxeko bestelako baliabideek ez dute babes egokirik eskaintzen.

Laboratoriumen herritarrentzat eskuragarri ipini diren betaurrekoek ISO 12312-2 araua betetzen dute, eta eguzkia modu seguruan behatzeko diseinatuta daude. Horrez gain, Behaketa etenka egitea gomendatzen da, tarteka atsedenaldi laburrak eginez. Prismatikoak, teleskopioak edo kamerak erabiltzekotan, gailu horientzako eguzki-iragazki homologatuak  erabili behar dira.

Eklipse-betaurrekoak Laboratorium Museoko harreran (Errekalde Jauregia) eros daitezke, museoaren ohiko ordutegian, euro baten truke.

Gozatu eguzki eklipseaz modu seguruan. 


Scroll to Top