Noiztik noiz arte: 
Fri, 2024/10/25 to Sun, 2024/11/10

Bergara herri handi eta oparoa izan da. 1783an, Elhuyar anaiek mugarri erabakigarri bat lortu zuten, wolframa hemen isolatu baitzuten. Horrela, Bergararen izena idatzi zuten zientziaren urtekarietan.

Hala ere, Bergarako historia ez da soilik klabe zientifikoan eratzen; tinta urdinez ere idazten da. Bi mende baino gehiagoz, ehungintza izan zen bere ekonomia eta gizartearen motorra, herri honen nortasuna moldatuz.

Gaur egun, Jose Mari Rubiok eta Felipe Uriartek sortutako maketek garai hura berpizteko aukera ematen digute, Bergarako memoria kolektiboan bizirik dirauen ondarea, alegia.

Makineriaz gain, Algodonerako eta Elementaleko irudiak, laborategiko tresnak, katalogoak eta zigiluak ere aurkituko dira bertan. Era berean, ikus-entzunezko proiekzio bat eskainiko da, non ehungintzaren historia kontatzen den eta bi egileek makinen sorkuntza prozesua azaltzen duten.

Urriaren 25ean izan zen inaugurazioa eta azaroaren 10a arte izango da ikusgai Aroztegi aretoan.

  • Astearteetik ostiralera: 18:00 - 20:30
  • Larunbatetan: 12:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:30
  • Igandetan: 12:00 - 14:00

Ez galdu aukera Bergarako industriaren historia gertuagotik ezagutzeko!

HEDABIDEETAN