Ekainak 2an Iragana ilustratzen: Mauricio Anton eta paleoartea erakusketa izan zen Laboratorium Museoan. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko KatedrakEHU Kulturak eta Laboratorium Bergara Zientzia MuseoakMadrilgo Museo Arkeologiko eta Paleontologikoarekin elkarlanean antolatutakoa. Erakusketa ikusgai egongo da Laboratorium Bergara Zientzia Museoan ekainaren 2tik abuztuaren 21 arte .

Erakusketan, Mauricio Antonen lanen bitartez, gaur egun existitzen ez diren homininoen espezieak eta beste animalien irudiak eta horiek sortzeko prozesua ikusi ahal da.

 

Mauricio Anton, paleoartista.

Paleoartean autore garrantzitsua bilakatu den Antonek Madrilgo Natura Zientzien Museo Nazionaleko (CSIC) Paleobiologia Sailarekin hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu eta BBCrekin eta National Geographicekin lankidetzan aritu da dokumental paleontologikoak produzitzen. 2006an, Society of Vertebrate Paleontology-ren Lanzerdorf saria irabazi zuen ilustrazio zientifiko onenagatik. 2020an G. Basler Chair of Excellence-a lortu eta paleoarte eskolak eman zituen East Tennessee State Universityn.

 

 

https://goiena.eus/debagoiena/1691058094137-paleoartearen-altxorrak-iragana-ilustratzen-erakusketan