Museoen Nazioarteko Eguna 2023
Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzaren 18an) ospatzeko, Laboratorium museoan ate irekien eguna egingo dugu.
Gure erakusketa iraunkorra hobeto ezagutzeko hiru bisita gidatu eskainiko ditugu dohainik:
- 10:30ean euskaraz
- 11:30ean euskaraz
- 12:30ean gaztelaniaz
Arratsaldean, berriz, Alberto Mendikute bergararraren eskutik “Ondarea gertutik” hitzaldia izango dugu, fotogrametriaren teknikaren nondik norakoak ezagutarazteko.
Ekitaldiaren bukaeran mokadua eskainiko da musikaz girotuta.
3D Digitalizazio ikastaroa Bibat Museoan
Maiatzak 12an Laboratorium museoko langileak Bibat museoan egon ziren Eusko Jaurlaritzak antolatutako 3D digitalizazioari buruzko ikastaro batean. Nestor F. Marquesen eskutik ondarearen zabalkuntzan baliabide berriak ikasten.
Fotogrametria teknika erabiliz zer nolakoak lortu daitekeen lantzen aritu ziren eta ildo honetatik jarraitzeko datorren ostegunean, maiatzak 18an Museoen Nazioarteko Egunaren ekitaldien barruan “Ondarea gertutik” hitzaldia eskeiniko dugu. Ez galdu aukera!
Iragana ilustratzen: Mauricio Anton eta paleoartea
“Iragana ilustratzen: Mauricio Anton eta paleoartea” erakusketa ikusgai UPV/EHUko Bizkaia Aretoan
Ilustratzaile paleontologikoaren lanak biltzen dituen erakusketa gaur goizean aurkeztu da eta maiatzaren 28ra arte egongo da ikusgai UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Axular erakusgelan.
Emakume zientzialarien sari banaketa
Emakume zientzialariak argitara ekartzeko egin duten lana aitortu zaie gaur ZTBren barruan proposatutako lehiaketan parte hartu duten ikasleei.
Laboratorium Museoa 2022ko Hondakinen Prebentziorako Europako Asterako hautagai da hondakin jasangarrien inguruko erakusketagatik
lhobek, Eusko Jaurlaritzaren lngurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, 2022ko Hondakinen Prebentziorako Europako Asterako Bergarako Laboratorium Museoa hautagaien artean aukeratu du.
Bergarako ehungintzaren bizi istorioak jasotzeko kafeak
Jakina da Bergara herri erreferentea dela ehungintzan. Baina, benetan zein garrantzi izan du ogibide horrek herrian? Nola sentitzen dute herritarrek oihalgintza? Galdera horiei zein beste batzuei erantzuteko asmoarekin, 'Bergarako ehungintzaren bizi istorioak' ekimena gauzatuko da Laboratorium Museoan.
Azaroaren 2tik 13ra egingo dira ZTB jardunaldiak
2022. urteko ZTB jardunaldien aurkezpena egin dute Bergarako Udalarekin eta Laboratorium Museoarekin batera jarduerak antolatu dituzten eragileek. Aurtengoak bereziak dira, urte osoan zehar ere ZTB markapean jarduerak egiten ari baitira. Ohiko jardunaldiak azaroaren 2tik 13ra egingo dira, zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.
Kultura Kalera: bisita gidatu berezia
Irailaren 24ean, larunbata, "Bergara monumentala" bisita gidatua eskainiko da Kultura Kalera ekimenaren baitan, ordutegi hauetan.
- 11:00etan euskaraz
- 12:30ean gaztelaniaz.
- Edukiera mugatua da, izen-emate ordenaren arabera.
IZEN-EMATE EPEA AMAITU DA.
Udako jardueretarako azken plazak!
>> Ikusi eskaintza osoaren informazioa uda 2022 liburuxkaren PDFan
Ohar eguneratua: izen-emateko epea itxi da jarduera guztietan.
Ilustrazio Zientifikoaren masterra Laboratoriumen
Atzo, EHUrekin batera antolatzen dugun Ilustrazio Zientifikoaren masterraren eskolak hasi ziren museoan. Urtero, masterreko parte-hartzaileek modulu bat jasotzen dute museoan. eta atzo, Rosa Errazkin, museoko zuzendariaren klasea jaso zuten.
Jatorri anitzeko jendea izan genuen gure artean: Txile, Uruguai, Argentina, Kolonbia, Errioxa, Zaragoza, Valentzia, Gasteiz, Bizkaia eta Urretxu.