Artoa (Zea mays) Euskal Herrira iritsa zenean, horrek benetako iraultza eragin zuen euskal nekazaritza XVI. mendetik aurrera.
Artoa (Zea mays) Euskal Herrira iritsi zenean, horrek benetkao iraultza eragin zuen euskal nekazaritzan XVI. mendetik aurrera, eta batez ere XVII. mendean. Arto-landaketei esker, ordura arte laborantzarako gutxi erabiltzen ziren lurrak eta lur galduak erailtzen hasi ziren; esate baterako, gure mendietan oso aspaldikoak diren sarobeak edo kortak. Arto-alntze honek populazioa elikatzea ahalbidetu zuen, eta horrenbestez orduteik aurrera populazioa gehitzea eta hedatzea. horrek hainbat ondorio ekonomiko eta sozial izan zituen garai hartako euskal landan-gizartean: aldaketak pupulazioaren mugimenduetan, legerian, ohiko etxebizitzan, elikaduran, hizkuntzan, kulturan...
Artoa sartu zenetik, euskal landa-ekonomiak zeral hau ardatz hartu eta zati handi batean horren inguruan garatu zen; izan ere, euskaraz izendatzeko erabiltzen dugun hitza, "artoa", aurretik artatxikia (Panicum miliaceum) izendatzeko erabiltzen zen -artatikia ere landa-ekonomiaren beste zutabe bat izan zen- eta nolabait galdu egin zuen izena (edo txikiago gelditu) artoaren alde.
Zelemin bat arto
Javier Telleria, Zestogain baserria, Elgeta
- Identifiez-vous pour poster des commentaires