Keinu hizkuntzaren ikonoa erakusketan

Museoa zeinuen bidez

Museoa zeinuen bidez Jardueraren irudi horizontala AransGiren logoa

 

2021ean, Ondarearen Europako Jardunaldiak, Ondarearen irisgarri eta inklusiboaren inguruan antolatu ziren.

Idea horri helduz, museoko erakusketa iraunkorrean, ahotsez eta idatziz eskaintzen diren hainbat azalpen nagusi, Keinu Hizkuntzara egokitu ditugu ARANSGI Elkartearekin, Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartearekin, eta Ander Bedialaunetarekin elkarlanean. 

Museoan bertan, hainbat material osagarri sortu eta ezarri ditugu. Zeinu Hizkuntzaren presentzia erantsi da, edukiak modu askotarikoagoan emateko eta kultura zientifikoaren ondarea irisgarriago egiteko.

2021eko azaroaren 21ean egitasmoa aurkeztu eta bisita gidatua egin genuen, eta geroztik, keinuen hizkuntza gure erakusketa iraunkorreko osagai gisa geratu da.

Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldiak web-gunean ikusi informazioa osorik

 

Aurkezpena Keinu hizkuntzaren ikonoa pantailan Keinu hizkuntzaren ikonoa erakusketan Haur gorrak eta ez-gorrak museoko edukiak ikusten Aurkezpena interpretearekin Keinu hizkuntzaren ikonoa monitorean