UPV-EHUko Filosofia, Zientzia eta Balioak Mastergaiak Laboratoriumen

Euskal Herriko master ikasle hauek, filosofiaren alor nagusiak aztertzen dituzte, hala filosofia praktikoa nola epistemologia eta zientziaren historia. Eta aldi berean, oinarrizko ikerkuntza eta zientziari eta teknologiari buruzko azterketa sozialen (ESCT) ikerkuntza aplikatua konbinatzen dituzte.

Bada, aurreko astean egin ziguten bisita eta ikasitakoarekin hausnarketa egin zuten taldean. Guk pozik jaso genituen.

Albiste guztiak

Anoetako eta bergarako DBH1eko ikasleak taula periodikoaren erakusketan

Bergarako Aranzadiko eta Anoetako ikasleak taula periodikoaren erakusketa bisitatu dute

Hirurogeita hamar bat ikasleren bisita izan genuen Laboratorium Bergaran. Aldi baterako erakusketa bisitatzen duen lehen ikasle-taldeak, adi-adi entzun zituen elementu kimikoen inguruko azalpenak eta Elhuyar anaien abenturak. Baina beraiek ere bazuten zer kontatu eta Wolframari buruz eta beste naturako elementu kimikoei buruz ezagutzen dutena esan ziguten.

Bergarako alkatea, museoko arduraduna eta erakusketaren sortzaileak

Inauguratu da elementu kimikoen taula periodikoaren erakusketa

2019 Elementu Kimikoen Taula Periodikoa urtea da eta horregatik Zientzia Teknologia eta Berrikuntza jardunaldietan protagonismo handia hartu du Taula Periodikoak berak. Wolframa bera hizpide izan da eta Nobel sari bat ere izan da gurean.

Horrez gain, espresuki sortu dira Taula Periodikoari buruzko erakusketa eta unitate didaktikoa. Erakusketa zabalik egongo da martxora bitartean Laboratorium Museoan.

Erakusketari buruzko informazioa

PERIODIC TABLE: The elements that make up the Universe

Noiztik noiz arte: 
2019.ko Novemberren 8.ean to 2020.ko Octoberren 12.ean koren.ean

The United Nations General Assembly has proclaimed 2019 as the International year of the Periodic Table (#IYPT2019). This year marks the 150th anniversary of the periodic table created by Russian scientist Dimitri Ivanovich Mendeleev in 1869. In this latest version of the table the elements are ordered according to the characteristics of their atoms.  

Zelula transgenikoak sortzeko tailerra egin dugu ikasleekin

ZTB jardunaldien barruan eta EHUko irakasleen gidaritzapean, urriaren 9an, 10ean eta 11n 'DNA moztu-itsatsi eta buala! Zelula transgenikoak sortu ditugu' ikastaroa egin dugu DBH4ko ikasleekin Laboratorium museoan.

Bergarako ikasleak zur eta lur geratu dira, eta transgenikoak nola sortzen diren ezagutzearekin bat, gai izan daitezke horrekiko jarrera kritikoa edo ez garatu ahal izateko.

 

Albiste guztiak

Dudley Hershbach Nobel sariak Wolframari buruz hitz egiten

Wolframa eta Bergara protagonista Passion for knowledge jardunaldien itxiera saioan

Dudley Hershbach Nobel sariak Wolframa eta Bergara izan ditu hizpide DIPCk antolatutako Passion for Knowledge jardunaldien itxiera ekitaldian.

Victoria Eugenian egindako ekitaldian, streaming bidez nazioartean jarraitu zena, Udalak eta Laboratorium Museoak, Wolframioa, Bergara eta taula periodikoa lotzen dituen ikus-entzunezkoa ere proiektatu zuten Herschbachek eskatuta.

Jardunaldiaren itxiera ikusi>>

 

Pages