Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldien azken txanpa!!
Bihar (azaroak 12an) amaitzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak, ume eta gaztetxoei zuzendutako jardunaldiekin.
Gaur 19:15 etan ESS Bilbao erakundeko zuzendari exekutiboa izango dugu hitzaldia ematen Laboratoriumen, anima zaitez!
Wolfram purua (barra)
Wolfram pieza “European Spallation Source ESS-ERIC” proiekturako
ESS Bilabo teknologia neutronikoen alorreko zentro estrategiko bat da nazioarte mailan; izan ere, Espalazio bidezko Neutroi Iturriaren Europako proiektuan laguntzen ari da bere produktuekin, aldi berean proiektuari beraien ezagutzaren eta erantsitako balioaren ekarpena eginez –proiektu hau Suedian, Lund-en, eraikitzen ari dira–.
- Read more about Wolfram purua (barra)
- Log in to post comments
ZTB Jardunaldiak 2016
Parte hartze eta berrikuntza ugarirekin datoz ZTB jardunaldiak
Publiko guztiei zuzendutako hamaika ekintza antolatu dira azaroaren 4tik 12ra
Azaroaren 1eko zubian ordutegi berezia izango dute turismo bulegoak eta Laboratorium museoak
Hurrengo egunetako jai egunak direla eta (azaroak 1), zerbitzu eta ordutegi berezia izango dute Bergarako Turismo bulegoak eta Laboratorium museoak. Era berean, egun hauetako ordutegian baitan egingo direla bisita gidatuak adierazi dute arduradunek.
Laboratoriumek interneteko leihoa zabaldu du
Laboratorium museoa 2015. urteko irailaren 25ean inauguratu zen. Urte askotako lanaren emaitza izan zen, 1981. urtean erabaki baitzuen Bergarako Udalak museoa egitea. Honela, 30 urteko lanaren ondoren ireki zituen ateak Laboratorium museoak. "Beraz, pauso berri bat emateko unea da. Museoa egonkortuta dago, herrian eta inguruetan ezaguna da. Herritarrek, ikastetxeek eta norbanako ugarik bertatik bertara ikusteko aukera izan dute Laboratorium, baina pauso kualitatiboa falta zaigu. Horregatik, mundura zabaltzeko ordua iritsi da.