Biribilak mendietan
2019ko maiatzaren 31an, inauguratu zen 'Biribilak mendietan. Seles, kortak, saroiak' Laboratorium Museoan.
'Biribilak mendietan' erakusketaren baitan, ekainaren 27an, Laboratoriumek, hitzaldia antolatu du. Hizlariak Miren Azkarate eta Estepan Plazaola izango dira eta berau, 19:00tan hasiko da Irizar jauregian.
Uda iritsi da eta horrekin batera, museoak ordutegi zabalagoa eskainiko du. Uztailaren 1ean hasita eta iralaren 16a bitartean, Laboratorium egunero egongo da zabalik, ondorengo ordutegian:
- Astelehenetik larunbatera: 10:00tik 14:00ra eta 16:00tik 19:00ra
- Igandeetan: 10:00tik 13:00ra
Ostiralean, ekainak 7, hasten diren Bergarako jaiak direla eta, Laboratorium museoa, ekainak 8tik 11ra, itxita egongo da.
Ondo pasa herriko jaietan!
2019ko maiatzaren 31an, inauguratu zen 'Biribilak mendietan. Seles, kortak, saroiak' Laboratorium Museoan.
Apirilean zehar, bisita gidatuak eskainiko ditugu, Laboratorium museoan dugun behin behineko erakusketara.
Bisita guztiak, goizeko 11:00 izango dira.
ERAKUSKETA ONLINE IKUSTEKO SAKATU HEMEN
Urteroko dinamika da Laboratorium museoan gai jakin bati buruzko erakusketa eta gai horrekin lotutako unitate didaktikoa sortzea. Hala, emaitza ikasleekin lantzeko material bizia eta helduok bisitatu eta ikasteko moduko erakusketa izan ohi da. Ikasleek eskertzen dute ahalegina, eta ikastetxeekin elkarlanean zenbait gai garatu eta sakontzeko aukera izaten dute ikasturtero.
Bi mende daramatzagu gure planetaren energia baliabideak estutu. Bizi-maila areagotzeak energiaren kontsumoa handitzea suposatzen du, biztanleria galkorraren gehikuntza ere biderkatuz. Nahiko energia izango dugu lasterketa neurrigabean jarraitzeko?
ERAKUSKETAk ONLINE JARRAITZEN DU. IKUSI AHAL IZATEKO, SAKATU HEMEN
Urtarrilak 23an Laboratorium museoa itxita egongo da, aldi baterako erakusketa berriaren muntai lanak direla eta. Ostegunetik aurrera, berriz ere, ohiko ordutegian zabalduko dugu.