JOT DOWN 2025 Urriaren 3an eta 4an Bergaran
10. urteurrena
Irailaren 26an ospatuko dugu 10. urteurrena
Laboratorium Museoak hamar urte beteko ditu “zientziari ateak zabaldu" zizkionetik.
Egun berezia izango da, irailaren 26an ospatuko dena, eta erabat irekita egongo da herritar guztientzako.
Bergaran gertatzen den Eguzkitze fenomeno zientifikoaren berri eman dute Ilatargi eta Lanbroa elkarteek
Zientzia aplikatuz —astronomia, geometria eta behaketa sistematikoa— lortzen den fenomenoa, azken 225 urteetan gertatu bezala, uztailaren 18an ikusteko aukera izango da Santa Marina elizan.
Zabalik da EHUko Ilustrazio Zientifikoko Masterrean izena emateko epea
Aurrematrikula egiteko azken eguna uztailaren 21a izango da
Laboratorium Museoaren laguntza duen EHUko Ilustrazio Zientifikoko Masterrean izena emateko epea zabalik da eta uztailaren 21a izango da azken eguna aurrematrikula egiteko.
Zientzia eta Teknologia, Artea eta Diseinua, Osasun Zientziak, Komunikazioa edota Informazioaren Bistaratzea arloetako graduatuei zuzendutako masterra, Leioako Campusean egingo da aurrez aurreko modalitatean. Graduondokoa maila goreneko irakasleek emango dute.
‘Estigmarik gabeko kultura’ elkargunea ospatu da Laboratorium Museoan
‘Estigmarik gabeko kultura’ izenpean ospatu da bigarren Gertu Kulturako elkargunea Laboratorium Museoan
Gizarte eta kultura sektorearen arteko topaketa hau Gertu Kultura ekimenarekin elkarlanean egin da
Gaur goizean ospatu da kulturaren bidez gizarte-premiei erantzutea helburu duen ‘Estigmarik gabeko kultura’ topaketa Laboratorium Museoan. Saioa gizarte-sektoreko profesionalek eta Gertu Kulturako lantaldeko profesionalek dinamizatu dute. Topaketaren ondoren Laboratorium Museoa ezagutzeko bisita bat egin da.
Bergaran ospatuko den Zientzia Jot Down 2025 lehiaketarako izena emateko epea zabalik da
«Elementu kritikoak: wolframetik lur arraroetara» lelopean Bergaran ospatuko da aurten Zientzia Jot Down lehiaketaren hamabigarren edizioa
Urriaren 3an eta 4ean ospatuko den edizio honetan, elementu kritikoen gaiaren inguruko jarduerak antolatuko dira -mahai inguruak, bisita gidatuak, hitzaldiak, tailerrak, etab.- Jot Down aldizkariko kolaboratzaileen, zientzialarien, dibulgatzaileen eta gonbidatuen parte hartzearekin.









