Agavea, museoaren sarrerako bisitari berezia 10. urteurrenean

Museoaren sarrerako lorategian, harrituta uzten gaitu azken hilabeteetan protagonista bihurtu den landare ikusgarriak: Agavea; zeinak bat egin duen museoaren 10. urteurreneko loraldiarekin. Ospakizun berezi honetan ere bere lekua egin nahi izan du. Ez da kasualitatea, izan ere, Laboratorium Museoak zientzia botanikoarekin duen lotura estua da. Botanika eta zientzia, eta zientzia eta botanika ere eskutik emanda doaz eta Laboratorim Museoan, horren erakusle bilakatu da une honetan Agavea.

10. urteurrenaren harira, Eusko Legebiltzarreko bisita jaso dugu

Gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen bisita izan dugu Laboratorium Museoan. Bisitaren baitan, batzordeko ordezkaritzari museoko erakusketak erakutsi dizkiegu eta gure jardunaren inguruan aritu gara.

Bisitan zehar, azken hamar urteotan Laboratorium Museoak izan duen ibilbideaz aritu gara, eta denbora tarte horretan garatu diren proiektu eta jardueren berri eman diegu. Hortaz gain, museoak gaur egun dituen erronka nagusiak eta helburu estrategikoak ere aurkeztu dizkiegu.

Hitzik gabe dibulgatzea

Noiztik noiz arte: 
2025.ko Aprilren 11.ean to 2025.ko Octoberren 19.ean koren.ean

Laboratorium Museoan urriaren 19ra arte ikusgai egongo den ‘Hitzik gabe dibulgatzea’ erakusketak, ilustratzaile zientifikoaren azken 40 urteetako jardunean barneratzen du bisitaria. Ibilaldi lasaia da, xehetasunez beteta egon arren. Bertan, marrazkiak egiteko Carles Pucheren teknikak erakusten dira, eta baita paisaia edo ikerketako marrazki zientifikoen, antropologikoen, zoologikoen edo botanikoen irudikapena.

Laboratorium Museoak Bergarako historia jasotzen duen ‘Historium’ karta-jokoa aurkeztu du

Aurkezpena Museoen Nazioarteko Egunaren eta 10. urteurrenaren ospakizunen programaren baitan egindako ekimena izan da. Aurrerantzean museoak Bergarako ondarearen erakusle den karta joko propioa izango du.

Laboratorium Museoa zientzia eta gizarte museoa den heinean, “museoak etorkizuna eraikitzeko bitartekari aktiboak” ere badirela aldarrikatu du Rosa Errazkin museoko zuzendariak. Zientzia gizarteratzeko eta gizartea zientzian murgiltzeko zubiak dira museoak, ezagutza eskuragarria eta partekatua sustatuz.

Museoen nazioarteko eguna 2025

Noiz: 
2025.ko Mayren 18.ean, Sunday;-etan koren.ean;-etan
Nori zuzendua: 
Publiko orokorra

EGITARAUA

10:00 -- Erakusketa iraunkorraren bisita gidatua (euskaraz)

11:00 -- HISTORIUM karta jolasaren aurkezpena eta lehiaketa. EMAN IZENA

11:00 - Erakusketa iraunkorraren bisita gidatua (gazteleraz)

 

Bisitetan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da, plaza mugatuak baitira.

Gogoratu egun osoko museoko sarrera doakoa izango dela.

ORDUTEGIA: 10:00 - 13:00 

‘Historium’ karta-jokoaren txapelketa maiatzaren 18an

‘Historium’  historia karta-joko bat da, helburua eskuan dituzun kartak denboran kronologikoki jartzea da. Karta bakoitzak Bergarako historiarekin lotutako gertaera bat, pertsonaia bat, asmakizun bat edo monumentu bat erakusten du.

Jokoa kronologia baten inguruan eraikitzen da: hasieran karta bakarra dago mahai gainean eta hortik abiatuta, kartak gehitu behar dira data egokia kokatuz txandaka.

Maiatzaren 18an, 11:00tan, aurkeztuko da karta-jokoa Laboratorium Museoan. Manex San Sebastianek, karta-jokoaren egilea, arauak azaldu eta txapelketa hasiko da.

Fernando Baptista, Euskal Balearen moduluko infografoa, munduko diseinatzaile hobeena izendatu du Society for News Designek

Society for News Designek National Geographic-eko Fernando Baptista infografoa Munduko Diseinatzailerik Onena izendatu du #SND46 Sormen Gaitasuneko lehiaketan aurkeztutako infografien lanagatik.

Oso pozik hartu du saria Baptistak, komentatu digu ez zuela espero. Martxoan Laboratorium Museoan aurkezku genuen Euskal Balearen moduluko infografiak berak sortutakoak dira. Baptistaren ilustrazioek, balio zientifikoaz gain bisualki erakargarri egiten dute erakusketa.

Pages