Emakume Zientzialarien Lehiaketa – LH 5 eta LH 6

Noiz: 
2025.ko Octoberren 31.ean, Friday;-etan to 2026.ko Januaryren 31.ean, Saturday;-etan koren.ean;-etan
Nori zuzendua: 
LH5 eta LH6 IKASLEENTZAT

Laboratorium Museoak Emakume Zientzilarien Lehiaketa jarri du martxan, LH 5 eta LH 6 ikasleentzako. Helburua emakume zientzialarien erreferenteak ezagutaraztea, zientziarako interesa piztea eta genero-arrakala murrizten laguntzea da. Parte-hartzea taldeka da. 

OINARRIAK IKUSI

EMAN IZENA

Bergarako Laboratorium Museoa saritu dute XIII. Ibermuseoak Hezkuntza Sarian

  • “Lorategiaren taupadak, museoaren oihartzunak: inklusiorako bidaia sentsoriala” proiektuagatik jaso du aitorpena museoak
  • 17 herrialdeetatik jasotako berrehundik gora proposamenetatik hamar proiektu saritu dituzte: Brasilgo, Argentinako, Kolonbiako, Ekuadorreko, Txileko, Dominikar Errepublikako, Uruguaiko eta Espainiako museoetakoak

Hasi da ZTB, teknologia kuantikoa hizpide hartuta

Asteazken honetan Seminarixoan eskainitako teknologia kuantikoaren inguruko mahai-inguru batekin eman diote hasiera aurtengo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiei Bergaran. Guztira, dozena bat ekitaldi inguruk osatuko dute egitaraua, aipaturiko teknologia kuantikoan oinarrituta.

Ekitaldian, Gorka Artola Bergarako alkateaz eta Rosa Errazkin Laboratorium Museoko zuzendariaz gain, Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak hartu du parte.

Isiltasunaren maisulanak: Ariznoako taupadak

Noiz: 
2025.ko Decemberren 27.ean, Saturday;-etan koren.ean;-etan
Nori zuzendua: 
Publiko Orokorra

Ariznoako San Pedro elizak isiltasun sakon eta dotore bat gordetzen du bere baitan. Han, Juan de Mesaren eskutik sortutako Hilzoriko Kristoa zurezko eskulturak bihotza taupaka jartzen du, artearen eta gizakiaren emozioaren indarraz. Bisita honetan, barrokoko maisulan hau gertutik ikusiko dugu, eta horrez gain, elizak mendez mende pilatu duen ondare artistiko eta espiritual aberatsa ezagutuko dugu. Gure historia kolektiboaren isilpeko oihartzuna da: eraiki dugun ondare bizia.

Prezioa: 5,35 euro

Olaso Dorrearen bisita gidatua

Noiz: 
2025.ko Decemberren 26.ean, Friday;-etan koren.ean;-etan
Nori zuzendua: 
Publiko Orokorra

Bergarako altxor ezkutura bisita. Olaso Dorre historikoaren sekretuak, arkitektura eta memoria gertutik ezagutzeko aukera. Historiaz, kulturaz eta jakin-minaz beteriko esperientzia paregabea. Bidaiatu iraganeko historiara eta istorioetara.

Ordua: 10:15

Hizkuntza: Euskaraz

Prezioa: Tarifa kontsultatu

Izena emateko deitu 943 769 003 telefonora. 

Olaso Dorrearen bisita gidatua

Noiz: 
2025.ko Decemberren 20.ean, Saturday;-etan koren.ean;-etan

Bergarako altxor ezkutura bisita. Olaso Dorre historikoaren sekretuak, arkitektura eta memoria gertutik ezagutzeko aukera. Historiaz, kulturaz eta jakin-minaz beteriko esperientzia paregabea. Bidaiatu iraganeko historiara eta istorioetara.

Ordua: 

  • 10:15 euskaraz
  • 12:15 gazteleraz

Prezioa: Tarifa kontsultatu

Izena emateko deitu 943 769 003 telefonora. 

Ikusezina eraikitzen

Noiz: 
2025.ko Novemberren 8.ean, Saturday;-etan koren.ean;-etan
Nori zuzendua: 
Familia tailerra

Argiarekin, soinurekin eta material bitxiekin egingo diren esperimentuen bidez, familia tailer honek mundu kuantikoa modu erraz eta parte-hartzailean hurbiltzen digu. Zientziak ere, ikusten ez denean ere, kultura eraikitzen duela erakusteko gonbita da.

Izena emateko deitu 943 769 003 zenbakira. 

Pages