Gozatuz zientziaratu! Uda 2025
Bergarako Udalak 2025eko udarako aisialdi eta kirol jardueren eskaintza zabala aurkeztu du atzo Laboratorium Museoan. Helburua da haur eta nerabeei aisialdi hezitzaile eta aktiboa eskaintzea, euskaraz eta lagun artean, udalerriko instalazio ezberdinak eta ingurune naturala baliatuz
Aurtengo eskaintzaren aurkezpenerako kokaleku hau hautatzea ez da kasualitatea. Hamargarren urteurrena ospatzen dabil Museoa eta Udakikua aisialdi eskaintza hamar urte hauetan bidelagun izan da; museoa osatzen duten piezetako bat da.
Laboratorium Museoak Carles Pucheren ‘Hitzik gabe dibulgatzea’ erakusketa inauguratu du
Laboratorium Museoak ilustrazio zientifikoa balioan jarriko du bere hamargarren urteurrenean. Ospakizunen programaren barruan, ilustrazioari lekua egingo dio bere aldi baterako erakusketen eskaintzan. Azken urteetako bideari jarraipena emanez, EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterreko artelanen, ‘Emakumeak botanikan’ eta ‘Iragana Ilustratzen: Mauricio Antón eta paleoartea’ erakusketei testigua hartuko die gaurtik Carles Pucheren “Hitzik gabe dibulgatzea” erakusketak.
'Hitzik gabe dibulgatzea' Carles Pucheren erakusketaren inaugurazioa
Euskal Baleari buruzko modulu interaktiboa
Euskal Baleari buruzko modulu interaktibo berria inauguratu da
Laboratorium Museoak Euskal Baleari buruzko modulu interaktibo berria inauguratu du
Adimen artifizialari buruzko solasaldia egingo da, otsailaren 14an, Bergarako Seminarixoan
Solasaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta adimen artifizialaren galderak eta zalantzak izango dituzte hizpide.
“Emakume Ingeniariak” mahai-ingurua antolatu da datorren otsailaren 11n Bergarako Seminarixoan
Solasaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta, besteen artean, ingeniaritzak zertan datzan eta sektorean dauden lan aukera desberdinak izango dira hizketa gai. Halaber, emakume ingeniariek ingeniaritzaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko izango duten garrantziaz ere arituko dira.
Bergaran ARTEA eta ZIENTZIA uztartuz X edizioa (2025)
Laboratorium Museoak 'Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz' ilustrazio zientifikoko tailerraren X. edizioa eskainiko du aurten. Asteburu osoko tailer honetan, ITSAS FAUNA aztertuko eta marraztuko ditugu. Arte Ederretako teknikez baliatuz, ilustrazio zientifikoa jorratzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira, dena aparteko giro eta lekuan eta primerako irakasleekin: Carles Puches eta NorArte. Marraztea eta natura erretratatzea gustuko badituzu, ederki goza dezakezu urtero antolatzen dugun ikastaro honekin. Hurbildu zaitez ilustrazio zientifikora!
BLACK BOX ITXIERA EKITALDIA
Adimen artifizialari buruzko solasaldia egingo da, otsailaren 14an, Bergarako Seminarixoan
Solasaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta adimen artifizialaren galderak eta zalantzak izango dituzte hizpide.













