Wolfram purua (barra)

Wolfram pieza “European Spallation Source ESS-ERIC” proiekturako

ESS Bilabo teknologia neutronikoen alorreko zentro estrategiko bat da nazioarte mailan; izan ere, Espalazio bidezko Neutroi Iturriaren Europako proiektuan laguntzen ari da bere produktuekin, aldi berean proiektuari beraien ezagutzaren eta erantsitako balioaren ekarpena eginez –proiektu hau Suedian, Lund-en, eraikitzen ari dira–. 

Ordutegia

Azaroaren 1eko zubian ordutegi berezia izango dute turismo bulegoak eta Laboratorium museoak

Hurrengo egunetako jai egunak direla eta (azaroak 1), zerbitzu eta ordutegi berezia izango dute  Bergarako Turismo bulegoak eta Laboratorium museoak. Era berean, egun hauetako ordutegian baitan egingo direla bisita gidatuak adierazi dute arduradunek.

Aurkezpena

Laboratoriumek interneteko leihoa zabaldu du

Laboratorium museoa 2015. urteko irailaren 25ean inauguratu zen. Urte askotako lanaren emaitza izan zen, 1981. urtean erabaki baitzuen Bergarako Udalak museoa egitea. Honela, 30 urteko lanaren ondoren ireki zituen ateak Laboratorium museoak. "Beraz, pauso berri bat emateko unea da. Museoa egonkortuta dago, herrian eta inguruetan ezaguna da. Herritarrek, ikastetxeek eta norbanako ugarik bertatik bertara ikusteko aukera izan dute Laboratorium, baina pauso kualitatiboa falta zaigu. Horregatik, mundura zabaltzeko ordua iritsi da.

Páginas