‘Historium’ karta-jokoaren txapelketa maiatzaren 18an

‘Historium’  historia karta-joko bat da, helburua eskuan dituzun kartak denboran kronologikoki jartzea da. Karta bakoitzak Bergarako historiarekin lotutako gertaera bat, pertsonaia bat, asmakizun bat edo monumentu bat erakusten du.

Jokoa kronologia baten inguruan eraikitzen da: hasieran karta bakarra dago mahai gainean eta hortik abiatuta, kartak gehitu behar dira data egokia kokatuz txandaka.

Maiatzaren 18an, 11:00tan, aurkeztuko da karta-jokoa Laboratorium Museoan. Manex San Sebastianek, karta-jokoaren egilea, arauak azaldu eta txapelketa hasiko da.

Fernando Baptista, Euskal Balearen moduluko infografoa, munduko diseinatzaile hobeena izendatu du Society for News Designek

Society for News Designek National Geographic-eko Fernando Baptista infografoa Munduko Diseinatzailerik Onena izendatu du #SND46 Sormen Gaitasuneko lehiaketan aurkeztutako infografien lanagatik.

Oso pozik hartu du saria Baptistak, komentatu digu ez zuela espero. Martxoan Laboratorium Museoan aurkezku genuen Euskal Balearen moduluko infografiak berak sortutakoak dira. Baptistaren ilustrazioek, balio zientifikoaz gain bisualki erakargarri egiten dute erakusketa.

Gozatuz zientziaratu! Uda 2025

Bergarako Udalak 2025eko udarako aisialdi eta kirol jardueren eskaintza zabala aurkeztu du atzo Laboratorium Museoan. Helburua da haur eta nerabeei aisialdi hezitzaile eta aktiboa eskaintzea, euskaraz eta lagun artean, udalerriko instalazio ezberdinak eta ingurune naturala baliatuz

Aurtengo eskaintzaren aurkezpenerako kokaleku hau hautatzea ez da kasualitatea. Hamargarren urteurrena ospatzen dabil Museoa eta Udakikua aisialdi eskaintza hamar urte hauetan bidelagun izan da; museoa osatzen duten piezetako bat da.

Laboratorium Museoak Carles Pucheren ‘Hitzik gabe dibulgatzea’ erakusketa inauguratu du

Laboratorium Museoak ilustrazio zientifikoa balioan jarriko du bere hamargarren urteurrenean. Ospakizunen programaren barruan, ilustrazioari lekua egingo dio bere aldi baterako erakusketen eskaintzan. Azken urteetako bideari jarraipena emanez, EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterreko artelanen, ‘Emakumeak botanikan’ eta ‘Iragana Ilustratzen: Mauricio Antón eta paleoartea’ erakusketei testigua hartuko die gaurtik Carles Pucheren “Hitzik gabe dibulgatzea” erakusketak.

Laida San Sebastian, Sara Fermin, Izaskun Larrañaga eta Annie Narvaez

“Emakume Ingeniariak” mahai-ingurua antolatu da datorren otsailaren 11n Bergarako Seminarixoan

Solasaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta, besteen artean, ingeniaritzak zertan datzan eta sektorean dauden lan aukera desberdinak izango dira hizketa gai. Halaber, emakume ingeniariek ingeniaritzaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko izango duten garrantziaz ere arituko dira.

LABORATORIUM MUSEOA, 10 URTE ZIENTZIARI ATEAK ZABALTZEN

Urte osoko iraupena izango duen ekitaldiz betetako egitaraua osatu da. Bisita gidatuak, erakusketa bereziak, tailerrak, mahai-inguruak, aurkezpenak, hezkuntza eskaintza berria, udako programa, musika, dantza eta hitzaldiak.


3.650 egun. Hamar urte. Hamarkada bat. 2015. urtean zabaldu zituen ateak Bergarako Laboratorium Museoak eta urtemuga berezia beteko du aurten. Urte osoko ospakizuna antolatu da, ekitaldi bereziz osatutako egitarau oparoarekin.

THE BLACK BOX

Laboratorium Museoak THE BLACK BOX modulu berria inauguratu du azaroaren 5ean, adimen artifizialaren (AA) mundura hurbiltzeko esperientzia interaktibo eta hezigarria eskaintzen duena. Kuboa lau alde ditu, eta alde bakoitzak bizitzaren dimentsio garrantzitsu bat jorratzen du: eguneroko bizitza, industria, gizartea eta etika. Moduluaren bidez, bisitariek adimen artifizialaren eragina eta etorkizuna azter dezakete, lau ikuspegitatik.

2024ko Ondarearen Europako Jardunaldiak: "Kulturaren bideak. Donde conecta la cultura"

Ondarearen Europako Jardunaldien IX. edizioa urriaren 2tik aurrera ospatuko da Gipuzkoako 31 udalerritan.

Jarduera horiekin erakutsiko da nola historian zehar izandako truke, sare, harreman eta loturek laguntzen duten ondarea eraikitzen, komunitatea ondarearen eragile aktibo gisa aitortuta.

Goizane Álvarez Kulturako diputatuaren hitzetan «Jardunaldi hauek aukera bikaina dira ondarea berraurkitzeko, balioan jarrita ondare aberastasuna eta pertsonak orainarekin konektatzen jarraitzeko duen gaitasuna».

Orriak