Euskal Baleari buruzko modulu interaktibo berria inauguratu da
Laboratorium Museoak Euskal Baleari buruzko modulu interaktibo berria inauguratu du
Adimen artifizialari buruzko solasaldia egingo da, otsailaren 14an, Bergarako Seminarixoan
Solasaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta adimen artifizialaren galderak eta zalantzak izango dituzte hizpide.
“Emakume Ingeniariak” mahai-ingurua antolatu da datorren otsailaren 11n Bergarako Seminarixoan
Solasaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta, besteen artean, ingeniaritzak zertan datzan eta sektorean dauden lan aukera desberdinak izango dira hizketa gai. Halaber, emakume ingeniariek ingeniaritzaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko izango duten garrantziaz ere arituko dira.
LABORATORIUM MUSEOA, 10 URTE ZIENTZIARI ATEAK ZABALTZEN
3.650 egun. Hamar urte. Hamarkada bat. 2015. urtean zabaldu zituen ateak Bergarako Laboratorium Museoak eta urtemuga berezia beteko du aurten. Urte osoko ospakizuna antolatu da, ekitaldi bereziz osatutako egitarau oparoarekin.
THE BLACK BOX
Laboratorium Museoak THE BLACK BOX modulu berria inauguratu du azaroaren 5ean, adimen artifizialaren (AA) mundura hurbiltzeko esperientzia interaktibo eta hezigarria eskaintzen duena. Kuboa lau alde ditu, eta alde bakoitzak bizitzaren dimentsio garrantzitsu bat jorratzen du: eguneroko bizitza, industria, gizartea eta etika. Moduluaren bidez, bisitariek adimen artifizialaren eragina eta etorkizuna azter dezakete, lau ikuspegitatik.
2024ko Ondarearen Europako Jardunaldiak: "Kulturaren bideak. Donde conecta la cultura"
Ondarearen Europako Jardunaldien IX. edizioa urriaren 2tik aurrera ospatuko da Gipuzkoako 31 udalerritan.
Jarduera horiekin erakutsiko da nola historian zehar izandako truke, sare, harreman eta loturek laguntzen duten ondarea eraikitzen, komunitatea ondarearen eragile aktibo gisa aitortuta.
Goizane Álvarez Kulturako diputatuaren hitzetan «Jardunaldi hauek aukera bikaina dira ondarea berraurkitzeko, balioan jarrita ondare aberastasuna eta pertsonak orainarekin konektatzen jarraitzeko duen gaitasuna».
2025eko Udal Egutegirako argazkiak aurkezteko epea ireki du Bergarako Udalak
Urtero bezala, 2025eko egutegia ere herriko argazkizaleen argazkiekin hornitu nahi litzateke. Zenbait urtez jarri izan da aurkeztu beharreko argazkientzako gaia baina azken urteetan gaia libre utzi izan da. Hala ere, eta kontuan hartuta, 2025ean Laboratorium museoak 10 urte beteko dituela, proposatzen da urte horretako egutegia museoarekin lotzea. Argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 25a izango da. Hala, beraz, 2025eko egutegirako argazkiak aurkezteko honako baldintzak ezarri dira:
· GAIA: LABORATORIUM. 10. urteurrena.
Automatak: Mekanismo magikoak erakusketa ikusgai
Uztailaren 1etik urriaren 11arte, ingeniaritzaren eta giza sormenaren bihotzera egindako bidaia liluragarri bat eskainiko du Laboratorium Museoak antolatutako "Automatak: mekanismo magikoak" erakusketak.
Erakusketa honek gaur egungo roboten aurrekoen sekretuak azaltzen dituzten hamabi pieza eder aurkezten ditu. Automata bakoitza, espeka-sistema, pinoi, palanka eta engranaje-sistema konplexu eta xelebreen bitartez animatu da, magia eta mekanika elkarlotzen ziren garaira eramanez.
Bergarako Herria Irulegira!
IRULEGI EZAGUTZEKO AUKERA PAREGABEA
Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak esukararen jatorriari argia eman dio. Euskaldunak zorioneko egin gaitu eta berrikuntza esanguratsuak dakartza arkeologia eta hizkuntza munduan. Baina galdera berri anitz ere ireki ditu. 2022ko azaroan aurkeztu zenetik, Euskal gizarteak berea egin du aurkikuntza hau, baino eskuaz haratago Irulegiko aztarnategian ikerketa prozesuak luzarako jarraitzen du.
Mekanismo magikoak: Automatak
Erakusketa hamabi piezaz osatuta dago, eta horien bitartez, publikoak gaur egungo roboten arbasoen konplexutasun teknikoa ulertu ahal izango du. Horiek guztiak elementu mekaniko xelebreen, espeken, pinoien, palanken, engranajeen eta beste hainbat elementuren bidez mugituta, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendea ondo igaro arte, Europa erdialdeko erloju-maisuek ikuslegoa dibertitzeko erabiltzen ziren izaki mekanikoei mugimendua emateko erabiltzen zituzten, jakin-mina sortzeko eta eguneroko errutinatik ateratzeko.
ERRESERBATZEKO DATAK==> 2024/07/01 -- 2024/10/11