COVID ziurtagiria museoan

COVID Ziurtagiri digitala eskatzen hasi gara

Covida dela abenduaren 14an argitaratu zen 47/2O21 dekretuaren artikulatuan ez dira espreski liburutegiak eta museoak aipatzen, baina dekretuaren xedea da beste establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagotara zabaltzea 202leko azaroaren 17ko aginduan ezarritako baldintzak.

Ciencia Jot Down 2021 ekitaldiko irudia

Ciencia Jot Down 2021

Abenduaren 3an lehenengoz Ciencia Jot Down ekitaldia Donostian egingo da, DIPC eta Jot Down aldizkariek elkarlanean antolatuta eta "Sinergiak" lemapean. Besteak beste, dibulgaziozko hitzaldiak, komikiari eta zientziari buruzko mahai-inguruak eta dibulgazio zientifikozko lehiaketako sari-banaketa antolatu dira.

Izen-ematea irekia dago dagoeneko.

Hirurak bat ikurra. Euskal Herriko Adiskideen Elkartearen irudia

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak kide numerario izendatu du Rosa Errazkin, museoko zuzendaria

Laboratorium Museoko zuzendari Rosa Errazkin izendatu zuen elkarteak eta hark zientziaz jardun zuen bere sarrera ikasgaian.

Gorka Artola Bergarako alkateak eman zion hasiera saioari eta, ondoren, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidente Luis Elicegik hartu zuen hitza. Bere esku-hartzean, Rosa Errazkinek museoaren inguruan hitz egin zuen; Laboratorium Museoa: Zientzia, Ondare eta Gizarte Topagune izeneko hitzartzean.

Zelakantoa
Kakia. Diospyros kaki

Erakusketa: Ilustraciencia 7

ZTB Erakusketa: Ilustraciencia 7

2021/10/29tik 2021/11/14ra

AROZTEGI ARETOAN:

Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30
Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30
Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2021 jardunaldien aurkezpena

ZTB jardunaldi indarberrituak

Zientziara gerturatzeko ekimenak ZTB 2021ean

Zazpigarren aldiz egingo dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza, jardunaldiak. Urriaren 18an aurkeztu zen aurtengo egitaraua museoan, urriaren 19tik azaroaren 21a bitarte egingo diren ekitaldiak. Jardunaldien inguruko informazioa ztbergara.eus webgunean daukazu eskuragarri.

Gure web-gunean ere, informazioa emango dugu propio sortutako atalean.

Irekiera orduak urriko zubian

Urriaren 11n eta 12an irekiko dugu

Urriaren 11n eta 12an ordutegi berezia izango dugu eta bisitak egiteko aukera zabalagoa izango duzue.

Bergarak eta museoak harritu egiten du jendea. Profitatu jai-egunak guri bisita egiteko!

Gogoratu, gure turismo bulegoan, zeina museoaren harreran dagoen, bisita gidatu hauek dituzula aukeran:

  •     Bisita Monumentala
  •     Laboratorium museoa
  •     Museoa eta Bergara monumentala
  •     Lorategi historikoak

Informazio gehiago turismoko web-gunean.

 

 

DIPC-LSC-LABORATORIUM lehiaketa

 

Zientziaren zabalkuntzaren ekimen bat antolatzen du aurten Laboratoriumek Donostia International Physics Center eta Laboratorio Subterráneo Canfrancekin batera eta JotDown aldizkariak bultzatuta: DIPC-LSC-LABORATORIUM lehiaketa. Ekimen horretan, ilustrazio zientifikoa kategoria gehitu berri da aurten, museoak sustatzen duen ildoetako bat, hain zuzen.

Jauregi etxeko harrizko tapiza

Bisita eskaintza Irailaren 25ean

Irailaren 25ean, larunbata, "Bergara monumentala" bisita gidatua eskainiko da Kultura Kalera ekimenaren baitan, ordutegi hauetan.

  • 11:00etan euskaraz
  • 12:30ean gaztelaniaz.
  • Edukiera mugatua, izen-emate ordenaren arabera

     

IZENA-EMATEA: Eskaera-orria hemen

 

 

 

 

Pages