Tout au long de l'anne, le Musée de Laboratorium organise diverses activités qui intéressent des personnes de tous âges et de tous horizons.

ZTB jardunaldiak 2019. Partehartzaileak eta etorritakoak elkartuta.

mai 18

Ondarea Gertutik

Hitzaldia

Hizlaria: 
Alberto Mendikute

Alberto Mendikute bergararraren eskutik “Ondarea gertutik” hitzaldia izango dugu, fotogrametriaren teknikaren nondik norakoak ezagutarazteko.

Hizkuntza: 
Euskaraz
mai 16

Ondarea Gertutik

Hitzaldia

Alberto Mendikute bergararraren eskutik “Ondarea gertutik” hitzaldia izango dugu, fotogrametriaren teknikaren nondik norakoak ezagutarazteko.

jan 12
fév 23
Trantsizio sozioekologikoaren kartela

Trantsizio sozioekologikoaz hitzaldi-sorta

Jarduera

Urtarrilaren 12an hasi eta otsailaren 23a bitarte lau saioz osatutako hitzaldi-sorta antolatu du Bergarako Udalak trantsizio soziologikoaren inguruan. Erpin desberdinetatik aztertuko dute gaia hizlariek, izan ere, arlo asko barnebiltzen ditu.

Bergara eta Debagoiena bailara murgilduta daude datozen urteetarako herrien eta eskualdearen diseinu lanetan, eraldaketa oinarri, Debagoiena 2030 ekimenaren bitartez. “Hitzaldi hauen bitartez, arlo desberdinetako adituek etorkizunean nahiko genituzkeen herriak sortzen hasteko ekarpen interesgarriak egin ditzakete”, Gorka Artola alkatearen ustez, “gure helburua baita herritarrek hobeto bizitzeko aukera izan dezaten, herri jasangarri, inklusibo, komunitarioan...”

“Laboratorium Museoaren helburuetako bat eraldaketa sozialaren dibulgazioan ekarpena egitea den heinean, bete betean kokatzen da, gai honetan gure jarduna. Garapen jasangarriaren eta gizarte berrikuntzaren kontzeptuak barneratuta lan egiten dugu eta hauek ezagutarazteko hainbat ekimen gauzatzen ditugu. Hitzaldi-sorta honetan, norabide horretan urrats berri bat emango dugu, eraiki nahi den etorkizun berri horretan dibulgazio-lana bultzatuz”, Rosa Errazkinen hitzetan.

Gorka Artola alkatearekin batera, Rosa Errazkin Laboratoriumeko zuzendariak, Debagoiena 2030 ekimeneko Elena Herrartek eta Goienerreko Oier Etxebarriak egin dute hitzaldi-sortaren aurkezpena. Bergarako Udalak eta Laboratorium Museoak antolatutako hitzaldi hauek Seminarixoan egingo dira, 18:00etan.

Hitzaldiak

URTARRILAK 12: Trantsizio sozioekologikoa eta Debagoiena 2030 ekimena.

Joseba Azkarraga Etxagibel EHUko irakasleak eskainiko du hitzaldia eta Debagoiena 2030 ekimena aurkeztuko dute bertako kideek. Debagoiena 2030 eskualdearen eraldaketarako sortu den lankidetza ekimena da, sektore anitzetako eragileek osatzen duena. Egungo gizarteek erronka konplexu eta sakonak dituzte aurrean, klima aldaketa da horren erakusgai nabarmenena. Lurraldearen garapen komunitarioan sakonduz, 2050 urterako adimentsua, inklusiboa eta klimatikoki neutroa izango den Debagoiena bateranzko eraldaketa bultzatzea helburu duen lankidetza sare irekia da.

Ikusi gehiago (hitzaldiaren grabazioa barne)>>

 

URTARRILAK 26: Bioaniztasuna eta basogintza. "Pinutik eukaliptora? Euskal Herriko basogintzaren erronkak”.

Hizlariak Arturo Elosegi (EHUko irakaslea) eta Iñaki Madinabeitia (Mendia Bizirik) izango dira. Euskal Herriko basogintza aspaldi krisian dago: prezioen gorabeherek, errelebo faltak eta landaketetan izandako izurriek, pinuaren gainbehera eta basogintzaren etorkizuna birplanteatzeko beharra ekarri dute. Azken urteotan gertatzen ari den aldaketa handiena eukaliptoen hedapena izan da. Argitaratutako ikerketa zientifikoek nabarmen utzi dute zuhaizti horiek ingurumen-eragin kaltegarria dutela, bereziki biodibertsitatean. Beraz, Euskal Herriko ingurumena zainduko duen basogintza-eredu bat bilatzeko erronka handia dugu aurrean.

Ikusi gehiago (hitzaldiaren grabazioa barne) >>

 

OTSAILAK 9: Elikadura burujabetzarako bidea nola egin.

Mirene Begiristain (EHUko irakaslea) eta Aitzol Iturbe (nekazaria). Gizarte antolaketa ereduen arteko talkak isla du nekazaritzan ere. Interes orokorrari erantzuten dion eredua agroekologikoa dela ikusiko dugu, eta "eredu konbentzionala" deiturikoak dakartzan kalte sozial, ekonomiko eta ekologikoak azalduko ditugu, besteak beste.

Ikusi gehiago (hitzaldiaren grabazioa barne) >>

 

OTSAILAK 23: Goiener eta energia komunitateak.

Santi Otxoa eta Oier Etxebarria izango dira hizlariak. Europako Erakundeek bultzatzen duten eta herrialde desberdinek arautu behar duten kontzeptu berri bat da energia komunitatearena. Goienerrek Energia Trantsiziorako baliabide erabakigarria dela uste du, herritarren esku ipintzen duelako, orain arte enpresa handien esku zegoen energiaren arloa. Beste gauza batzuen artean, herritarrak ahalduntzeko, aztarna ekologikoa gutxitzeko eta bertako ekonomia bultzatzeko balio dute.

Ikusi gehiago (hitzaldiaren grabazioa barne) >>

 

Izen-ematea

Ez da beharrezkoa. Aforoa bete arte sartu ahal izango dira entzuleak.

On-line jarraitzeko

Hitzaldi guztiak garbatuko dira eta Bergarako Seminarixoaren Youtube kanalean ikusi ahalko dira.

Nori zuzendua: 
Herritar oro
Non: 
Bergarako Seminarixoan
jan 16
Artez enpresako zaharberritzailea Santa Barbararen polikromian lan egiten

Aurkezpen-hitzaldia: Laboratorium museoko piezen eta Bergarako arte-lanen errestaurazioa

Jarduera

 

AURKEZPENA


Artez restauración/zaharberritzea enpresak Bergaran, Gipuzkoan, du  egoitza. Arte Ederretan lizentziatuak eta zaharberritzean espezializatuak dauden bi kidek osatzen dute: Aida Payá Montesinos eta Maite Fernández Azcona. Beren ibilbidean zehar partikularentzat zein erakundeentzat lan egin dute, besteak beste: Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako hainbat udal, elizbarrutiak, Gordailu, San Telmo museoa, Laboratorium museoa, eta abar.

Azken urte hauetan, Bergarako Laboratorium museoak bere bilduma era egokian mantentzeko zenbait esku-hartze egin ditu. Lan horiek, herritar gehienentzat ezezagunak dira, baina guztiz beharrezkoak. Dena den, eta lan horiek ezagutarazteko, hitzaldi bat antolatu dugu.

Jorratuko diren gaien artean, gure museoko zientzia bildumako piezetan egindako zaharberritze lanak aurkeztuko dituzte eta esku-hartze horien nondik-norakoak azalduko dituzte. Horretaz gain, zaharberritzailearen lana, Ondarearentzat zein gure museoarentzat duten esanahia eta garrantziaz hitz egingo dute.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Hitzaldia gaztelaniaz eta euskaraz izango da.

Eguna: Urtarrilaren 16a, larunbata.

Ordua:  11:00

Hizlariak: Maite Fernández eta Aida Payá

Izen-ematea, dohainik: 20 pertsona gehienez. Deitu gure telefonora edo bertaratu museora.

 

Nori zuzendua: 
Herritar oro
Non: 
Laboratorium museoa
juil 15
Amaia Arranz Jordanian laginak jasotzen

Gure elikaduraren sustraiak. Ekialde Hurbileko ehiztari-biltzaile eta lehen nekazarien elikagaiak

Hitzaldia

Hizlaria: 
Amaia Arranz Otaegi

 

NBEk landareen osasunaren urtea zinedatu du 2020. urtea. Haubereziki lotuta dago abereen eta gure elikadurari. Horri helduta, Amaia Arranz Otaegui (Tolosa, 1987) arkeologoak lehen elikagaien inguruko hitzaldia eskainiko du.

Hizlariaren profila

Amaia Arranz ezaguna egin zen orain arteko ogi zaharrenaren aztarnak aurkitu zituenean. Amerikako Arkeologia Institutuarentzat (AIA) bere eta bere taldearen aurkikutza 2018ko hamar garrantzitsuenetako bat izan zen. Ikusi AIAren Archaeology aldizkariaren artikulua.

Hitzaldiaren nondik norakoak

Garia, garagarra, dilistak, ilarrak... Gaur egun ezingo genuen imaginatu gure elikadura landare horiek gabe. Gure dieta eta gastronomiaren oinarri dira. Baina, gurera soilik duela 7.000 urte inguru iritsi ziren, Ekialde Hurbileko Neolito garaiko gizarteen eskutik. Hitzaldia honetan gaur egun jaten ditugun elikagai nagusi horien historia kontatuko dugu, gizakiak lehendabizi ustiatu zituenetik, haien etxekotze eta hedapenera arte.

Noiz hasi zen gizakia zerealak eta leguminatxoak landatzen? Zein faktoreek bultzatu zuten landareen etxekotze prozesua? Nola aldatu zuen gure dieta nekazaritzan sorrerrak? Ikerlari ugari izan dira galdera horiei erantzuna ematen saiatu direnak. Bigarrem mundu gerra ezgeroztik, asko izan ziren Ekialde Hurbilera jo zuten arkeologoak, nekazaritzaren lehen zantzuak bilatzeko helburuz. Orain arte uste izan da prozesu hori Neolito garaian gertatu zela, duela 10,000 urte. Gaur egun aldiz, usteak oso bestelakoak dira. Neolito aurreko ehiztari-biltzaleei egozten zaizkie Neolito garaian gertatu ziren prozesu nagusien oinarriak.

Gainera, azken urteetan, zerealen garrantzia berrikusten ari gara; zereal eta leguminatxoez gain hasierako gizarte nekazariek beste hainbat landare basati ustiatzen baizituzten. Hitzaldi honetan prozesu nagusi honen gakoak berrikusiko ditugu, eta aldi berean etorkizunerako ditugun erronkak azaldu.

Hizkuntza: 
Euskaraz
Non: 
Laboratorium Bergara museoa eta online
déc 28
Manu Hernandez haurrekin

Zientzia-tailerra familian

Jarduera

Abenduaren 28an, ostirala,  zientzia-tailerra antolatu dugu, Manu Hernández zientzia-dibulgatzailearen eskutik. 11:00etatik 12:30etara izango da museoan ere bai. Ezaguna da Manu gure artean, lehenago ere hemen izan baita. Bere emanaldiak, familian gozatzeko izaten dira, publiko guztiei zuzenduta: haurrak, nerabeak, gazteak, helduak eta aitona-amonak.

Gaztelaniaz eta euskaraz.

La Mecánica Del Caracol programarako egin zuen, bideo honetan ikus daitekeen gasen dentsitatearen esperimentu hau:


+ Ikusi gabonetako programa osoa

Nori zuzendua: 
Adin guztiak baina bereziki haurrak eta nerabeak
Non: 
Bergara Laboratorium museoan
déc 27
Gizona ilargian. Jordi Pereyraren bideo bateko irudia

Jordi Pereyraren erakustaldia

Jarduera

Ostiralean zientzia erakustaldi bat egingo digu dibulgatzaile eta youtuber ezagun honek.

Hau da bere bideoetako bat:

Nori zuzendua: 
Publiko orokorra
Non: 
Bergara Laboratorium museoan
oct 28
nov 10
ZTB 2019 jardunaldietako kartela
déc 27
Fosila

FAMILIENTZAKO PALEONTOLOGIA TAILERRA

Jarduera

Fosilen bidez naturaren historia ezagutzen hasteko tailerra Ugutz Basauri geologo bergararraren eskutik.

2018an egin zen Laboratorium museoan.

 

Nori zuzendua: 
Familientzat
Non: 
Laboratorium museoa
déc 19
jan 4

750. Urteurrena gogoratzen - BISITA GIDATUA

Jarduera

"750. urteurrena gogoratzen" erakusketara bisita gidatua, Laboratorium museoan.

Abenduaren 19an eta urtarrilaren 4an

Nori zuzendua: 
Publiko guztiak
Non: 
Laboratorium Museoa

Pages