
Laboratorium Museoak beste urte batzuetan egin bezala Emakume Zientzilarien Lehiaketa jarri du martxan, LH 5 eta LH 6 ikasleentzako. Helburua emakume zientzialarien erreferenteak ezagutaraztea, zientziarako interesa piztea eta genero-arrakala murrizten laguntzea da. Parte-hartzea taldeka da, eta formatu librea eskaintzen da: marrazkia, idazlana, aurkezpenak edo bideo laburra.
EGUTEGIA
- Aurkezteko azken eguna: 2026ko urtarrilaren 31
- Sari-banaketa: 2026ko otsailaren 11n, Seminarixoan
NORI ZUZENDUA
- LH 5 eta LH 6 mailako ikasleei
- Parte-hartzea taldeka (gehienez 5 ikasleko taldeak)
ZER EGIN BEHAR DA?
Talde bakoitzak emakume zientzialari bat aukeratu behar du, edozein arlotakoa (Fisika, Kimika, Biologia, Matematika, Ingeniaritza, Teknologia), eta honako hauek jorratu:
- Biografia eta testuinguru historikoa
- Lorpenak eta ekarpen zientifikoak
- Lidergoari buruzko hausnarketa pertsonala
NOLA AURKEZTU? FORMATUAK
Talde bakoitzak formatu bat aukeratu ahalko du:
- Marrazkia edo collage-a: A3 arte, koloreetan edo zuri-beltzean.
- Idazlana: Gehienez 2 orri, letra handian eta ulerterrazean.
- PowerPoint aurkezpena: 10 diapositiba max.
- Bideo laburra: Gehienez 2 minutu, edozein teknika erabilita (aurkezpena, animazioa, antzezlana…).
NOLA BIDALI LANAK?
- Bideoak eta PowerPointak: Bidali laboratorium@bergara.eus helbidera, taldearen izenak eta eskolaren datuak adierazita.
- Marrazkiak / idazlanak: Ekarri museora edo bidali digitalizatuta laboratorium@bergara.eus helbidera.
SARIA
Talde irabazleak opari-pack bat jasoko du.
Onartutako lan guztiak museoko espazioetan eta sare sozialetan erakutsi ahalko dira.
GALDERAK?
Harremanetarako: laboratorium@bergara.eus
