Amaia Arranz Otaegi arkeobotanikoa Laboratoriumen hitzaldia ematen: Gure elikaduraren sustraiak
ZTB logotipoa

2020ko ZTB jardunaldien abiapuntua Landareen Osasunaren Nazioarteko Urtearekin lotuta dago; hala zegoen aurreikusita. Baina, beste gauza asko bezala, Covid19k guztia irauli du. Hortaz, aurtengo programan uztartuko dira landareen osasunarekin lotutako adar asko, baina baita ere Covid19ri aurre egiteko prestakuntza, besteak beste.

Covid19arekin eta digitalizazioarekin lotuta uztailean merkatariei zuzendutako bi ikastaro eskainiko dira; eta landareekin eta osasunarekin lotutako hainbat tailer eta hitzaldi.

Horrez gain, egoeraren garapenaren arabera, irailetik aurrera ikastetxeekin elkarlan desberdinak gauzatzeko asmoa dago; eta azaroko zientziaren astean ZTBko jarduera nagusienak batuko dira. Izan daitezke presentzial edo modu birtualean; bi aukerak aurreikusten dira.

Hasieran esan bezala Covid19k sortutako egoeran agerian gelditu da herriko merkataritzaren digitalizazio beharra. Horregatik, Bergara Bizi ekimenaren barruan, herriko komertzio eta ostalaritzari zuzendutako prestakuntza saioak antolatu ziren.

 

Elikadurari buruzko hitzaldia

Horrez gain, uztailaren 15ean, ‘Gure elikaduraren sustraiak, Ekialde Hurbileko ehiztari-biltzaile eta lehen nekazarien elikagaiak’ hitzaldia izan genuen, Amaia Arranz Otaegiren eskutik. NBEk landareen osasunaren urtea izendatu duen 2020 urtean, bereziki lotura daukate abereen eta gure elikadurek. Testuinguru horretan Amaia Arranz Otaegi arkeobotanikoak lehen elikagaien inguruko hitzaldia eskaini du.

Amaia Arranz oso ezaguna egin zen orain arteko ogi zaharrenaren aztarnak aurkitu zituenean. Amerikako Arkeologia Institutuarentzat (AIA) Arranzen eta bere taldearen aurkikuntza 2018ko mundu mailako hamar aurkikuntzetako bat izan zen.

Hitzaldi hau Bergarako Udalaren Youtubeko kanalean iksu dezakezue



Informazio gehiago ZTB jardunaldien webgunean