Bergaran Artea eta Zientzia Uztartuz
Tximeletak marrazten
Tximeleta gorria marrazten
Ordenagailuan lan egiten
Kakalardo berdea marrazten
Kakalardoak marrazten
Taldean ikasten
Tximeleta marrazten
Intsektuak marrazten
Kakalardo adarduna, Ciervo volante, Lucanus cervus
Entomologia bilduma

Laboratorium Museoak 'Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz' ilustrazio zientifikoko tailerraren 7. edizioa eskaini du aurten. Asteburu osoko tailer honetan, intsektuak aztertu ditugu ENTOMOLOGOAK izango bagina bezala eta artistak bezala marraztu ditugu. Arte Ederretako teknikez baliatuz, ilustrazio zientifikoa jorratzeko oinarrizko kontzeptuak landu dira, dena aparteko giro eta lekuan eta primerako irakasleekin: Carles Puches eta NorArte. Marraztea eta natura erretratatzea gustuko badituzu, ederki goza dezakezu urtero antolatzen dugun ikastaro honekin. Hurbildu zaitez ilustrazio zientifikora!

2022an, egutegia eta beste ezaugarriak honelakoak izan dira:

DATA: Urriak 1 eta 2
ORDUAK: Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Igandea: 10:00-14:00
IZEN-EMATEA: 12 €.
HIZKUNTZA: Gazt. + Eusk.

IRAUPENA: 12 H.

Online parte-hartzea ere ahalbidetzen da.