Bergaran, Laboratorium museoaren egoitzan, jasangarritasun adibidearen aurkezpen-ekitaldi bat egin dugu, urriaren 21ean, eta honako ekintza hauen bidez garatu dugu:

1- Ekitaldiari hasiera emateko, topaketa bat egin dugu aurkeztu beharreko proiektuarekin eta jasangarritasun eta birziklatze arloekin lotutako hainbat pertsonarekin. Topaketa honetan parte hartu dugu Laboratorium museoak, Bergarako Udalak, Evlox oihal-enpresak eta Kotoik.

Bertan azaldu dugu entitate bakoitzak jasangarritasuna nola lantzen duen bere egunerokoan, bai eta beraien ekintzen bidez egiten duten ekarpen kultural eta etikoa ere.

2- Ondoren, bi erakustaldi izan ditugu, eta erakustaldi bakoitzean 9 look erakutsi dira.

Lehen erakustaldia Evlox enpresak egin du. Bertan, enpresak berak egindako prototipo batzuk ikusiko ditugu eta horien bidez erakutsi dute zer nolako oihalekin lan egiten duten duela 175 urtetik hona.

Bigarren erakustaldia Kotoik egin du. Bi emakume diseinatzaile hauek aurkeztu duten bilduma Evlox enpresaren oihal-hondakinekin eginda dago. Bilduma hau jasangarria da % 100ean; izan ere, baztertutako materialei aukera bat ematen zaie eta, horrenbestez, oihal-ekoizpenari buruz ikuspegi arduratsua eskaintzen dute.

3- Azkenik, une lasai bat izan dugu; hizlarien, diseinatzaileen eta bertaratuen artean komunitate-giroa sortuz, lunch bat egin dugu, bertan elkarrekin egon eta hitz egin ahal izateko.