Ehungintza jasangarria

Bergarako Laboratorium museoan ekintza hauen bitartez garatuko dugun jasangarritasunaren adibidea aurkezteko ekitaldi bat egingo dugu:

1- Ekitaldia irekiko dugu aurkeztuko den proiektuarekin eta jasangarritasun eta birziklapen arloekin zerikusia duten pertsonekin bilera baten bitartez. Topaketa honetan Laboratorium museoak, Bergarako Udalak, Evlox ehungintza enpresak eta Kotoik parte hartuko dute.

Entitate bakoitzak jasangarritasunaren inguruan eta bere ekarpen kultural eta etikoan nola egiten duen lan eguneroko ekintzen bidez azalduko du..

2- Bigarren jarduerak bi erakustaldi edukiko ditu 9 look-ekin bakoitzean.

Lehenengo erakustaldia Evlox enpresak gauzatuko du. Bertan konpainiak fabrikatutako prototipo batzuk ikusiko ditugu, 175 urtez zein ehunekin egiten duten lan erakusten dutenak.

Bigarren erakustaldia Kotoik egingo du. Bi diseinatzaileek Evlox-eko ehun-hondakinen bilduma aurkeztuko dute. Bilduma hau %100 jasangarria da, baztertutako materialei aukera eskaintzen zaielako, gure ehungintzaren ekoizpenaren ikuspegi arduratsua eskainiz.

3- Azkenik, lasaitzeko denbora izango dugu, hizlari, diseinatzaile eta bertaratuen artean komunitate giroa sortzeko asmoz, elkarrekin egon eta hitz egiteko eta bukaeran bazkaria egingo dugu.

 

 Ekitaldiaren hasiera Desfilea Desfilea   Desfilea Desfilea Topaketa

 

  Laguntzaileen logoak