Badator ZTB 2020ko lehen hitzaldia

Gure elikaduraren sustraiak. Ekialde Hurbileko ehiztari-biltzaile eta lehen nekazarien elikagaiak

HIZLARIA: Amaia Arranz Otaegi
Eguna eta ordua: 2020.ko uztailaren 15.ean, asteazkena; 19:00-etan.
Non: Laboratorium Bergara museoa eta online
Hizkuntza: Euskaraz

NBEk landareen osasunaren urtea izendatu du 2020. urtea. Hori bereziki lotuta dago abereen eta gure elikadurari. Horri helduta, Amaia Arranz Otaegui (Tolosa, 1987) arkeobotanikoak lehen elikagaien inguruko hitzaldia eskainiko du.

 

Amaia Arranz ezaguna egin zen orain arteko ogi zaharrenaren aztarnak aurkitu zituenean. Amerikako Arkeologia Institutuarentzat (AIA) bere eta bere taldearen aurkikuntza 2018ko hamar garrantzitsuenetako bat izan zen. Ikusi AIAren Archaeology aldizkariaren artikulua.

Zereal motak Garia, garagarra, dilistak, ilarrak... Gaur egun ezingo genuen imajinatu gure elikadura landare horiek gabe. Gure dieta eta gastronomiaren oinarri dira. Baina, gurera soilik duela 7.000 urte inguru iritsi ziren, Ekialde Hurbileko Neolito garaiko gizarteen eskutik. Hitzaldia honetan gaur egun jaten ditugun elikagai nagusi horien historia kontatuko dugu, gizakiak lehendabizi ustiatu zituenetik, haien etxekotze eta hedapenera arte.

Noiz hasi zen gizakia zerealak eta leguminatxoak landatzen? Zein faktoreek bultzatu zuten landareen etxekotze prozesua? Nola aldatu zuen gure dieta nekazaritzan sorrerak? Ikerlari ugari izan dira galdera horiei erantzuna ematen saiatu direnak. Bigarren mundu gerraz geroztik, asko izan ziren Ekialde Hurbilera jo zuten arkeologoek, nekazaritzaren lehen zantzuak bilatzeko helburuz. Orain arte uste izan da prozesu hori Neolito garaian gertatu zela, duela 10,000 urte. Gaur egun aldiz, usteak oso bestelakoak dira. Neolito aurreko ehiztari-biltzaleei egozten zaizkie Neolito garaian gertatu ziren prozesu nagusien oinarriak.

Amaia Arranz Otaegui lur-lginak lortzeko flotazioa egiten Gainera, azken urteetan, zerealen garrantzia berrikusten ari gara; zereal eta leguminatxoez gain hasierako gizarte nekazariek beste hainbat landare basati ustiatzen baitzituzten. Hitzaldi honetan prozesu nagusi honen gakoak berrikusiko ditugu, eta aldi berean etorkizunerako ditugun erronkak azaldu.

HIZKUNTZA: Euskaraz
NON: Laboratorium Bergara museoa eta online

ZTB 2019ko kartela ZTB jardunaldien web gunean gainontzeko jarduerei buruzko informazioa aurkituko duzu