Ondarearen Europako Jardunaldiak 2020. Katalogoaren azala

Aurten ere, museotik parte hartzen dugu  jardunaldi hauetan. Lau jarduera prestatu ditugu:

Non eman izena: Museora deituta edo on-line eskaera-orria betez

LABORATORIUMERA deitu edo bertara hurbildu ordu hauetan:

  • Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00
  • Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00
  • Igandeetan: 10:00-13:00

EPEZ KANPO EZ DA ESKAERARIK ONARTUKO

Edo, jarduera bakoitzaren barruan aurkituko duzun online formularioaren bidez.

Brontzea egiten labe txiki batean

Brontzearen Unibertsoa. Arkeologia esperimental apur bat

Brontzea nola egiten den ikasiko dugu; azken trikuharriak erabili zireneko garaia definitzen duen materiala hain zuzen. Gure arbasoek erabiltzen zituzten bezalako labe txiki batzuetan, brontzea sortzeko behar ziren elementuak nahastu eta brontzea lortuko dugu. Objektuei forma nola ematen zieten ikusiko dugu eta Historiaurreko asmakizun garrantzitsu honen prozesu kimikoa eta historia kontatuko dizkigute. Horrez gain, 3D inpresioaz sortutako moldeak eta piezak erakutsiko dizkigute.

DATA: Irailak 19, LARUNBATA
ORDUA: 10:00 - 12:00 eta 12:30 - 14:30
PREZIOA: Dohainik
HIZKUNTZA: gaztelaniaz.
* Bizi dugun egoera dela eta, baldintzak aldatzen dira uneoro, eta azken uneko aldaketa bat dela eta, tamalez, ezin izango dugu euskarazko azalpenik emango jarduera honetan.
LEKUA: Laboratorium museoko lorategia.

IZEN EMAN: Epea itxi da.

 

harria eskuan
Geologia eta ondarea Bergaran. Kotxeretako esakilerak ikusten
Geologia eta ondarea Bergaran. Familiak

Bergarako geologia eta ondarea ezagutu familian

Bergarako ondare geologikoa eta monumentala ezagutuko ditugu. Lehenengo, museoan bilduko gara zenbait azalpen teoriko entzuteko eta harkaitz batzuk gertutik ikusteko, eta ondoren, herriko kaleetan barrena paseatuko gara ondare arkitektonikoan harkaitz horiek antzematen.

DATA: irailaren 26, larunbata.
ORDUA: 11:00tan
PREZIOA: Dohainik.
HIZKUNTZA:
Euskara

PLAZAK BETE DIRA

Soka-dantza XVIII. mendean

Ilustratuak dantzan. Ilustrazioaren eragina euskal dantzan

Nola dantzatzen ziren wolframaren garaian? XVIII. mendean hainbat aldaketa gertatu ziren dantzan: zientifismoaren eraginez dantza mugimenduak kodifikatu ziren, dantza motak klasifikatu, antolatu eta sexuen arabera mugatu ziren. Gainera moralisten jazarpena areagotu zen. Horri buruz hitz egingo digu Oier Araolaza dantzariak, Quico Puges biolontxelo jotzailearen musikaz lagundutako saio batean. Gainera, musika eta hitzak laguntzeko, dantzari talde batek erakutziko dizkigu garai haietako mugimenduak.

Nor da Oier Araolaza dantzaria eta antropologoa? Ikusi elkarrizketa honetan.

 

DATA: Urriak 21, asteazkena
ORDUA: 18:30tan
PREZIOA: Dohainik.
HIZKUNTZA: euskaraz

Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz V edizoaren irudi nagusia

Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz V

Laboratorium Museoak 'Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz' ilustrazio zientifikoko tailerraren 5. edizioa eskaintzen du. Asteburu osoko tailer honetan, 12 ordu izango ditugu txoriei eta, bereziki, txorien lumei beste ikuspuntu batetik begiratzeko; zientzialariaren begietatik, hain zuzen ere. Arte ederretako teknikez baliatuz, ilustrazio zientifikoa jorratzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira, dena aparteko giro eta lekuan. Marraztea eta natura erretratatzea gustuko badituzu, ederki gozatuko duzu ikastaro honekin.  Hurbildu zaitez ilustrazio zientifikora!

DATA: Abenduaren 19 eta 20
ORDUAK: Larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Igandea: 10:00-14:00
PREZIOA: 12 €.
HIZKUNTZA: Gazt. + Eusk.

IRAUPENA: 12 H.

Online parte-hartzea ere ahalbidetuko da.

Hemen aurkezpen-txostena jaitsi dezakezu.

Izena emateko, deitu museora edo bete ESKAERA-ORRI hau. (EPEA IREKITA DAGO, OHIKOAZ KANPO, GAUR ARTE, ABENDUAK 18, ARRATSALDEKO 8AK ARTE)