1. Uztailak 1 - Ilustrazio botanikoa. (6-12 urte)
  2. Uztailak 2 - Mission X: Astronauta baten moduan entrenatu. (8-12 urte)
  3. Uztailak 5 - Zientziaren sukaldea. Kimikako esperimentuak. (8-10 urte)
  4. Uztailak 9 - Ur azpiko indusketa arkeologikoa. (8-12 urte)
  5. Uztailak 8 - Brontzearen unibertsoa. Arkeologia esperimental apur bat. (Haur eta familiak)
  6. Uztailak 10 - Gure bizilagunik onenak (Haur eta familiak)

Urtero legez, aurtengo udan ere jarduera programa antolatu dugu. Jarduera guztiak uztaileko lehen hamabostaldian izango dira, baina bizi dugun egoera dela eta, data zehatzak ekainean jakinaraziko dira.

Non eman izena

Izen-emateak eta informazio gehiago ekainaren 1etik 15era bitartean Laboratorium museoan.

EPEZ KANPO EZ DA ESKAERARIK ONARTUKO

marraztutako lore gorriak, harkatzak eta koloreak

Ilustrazio botanikoa 2021

Errekalde lorategian 100 zuhaitz baino gehiago daude eta 25 espezie desberdin. Noizbait konturatu zara nolako biodibertsitate aberastasuna dagoen? Ezagutuko zenituzke zuhaitz espezie desberdinak? Tailer honetan, marrazketaren bitartez, parte-hartzaileak aberastasun honetaz ohartarazi nahi ditugu. Sortutako emaitzak euren ikerketaren oroigarriak izango dira: postalak eta txapak. Eta horrela, ikasitakoa senideekin eta lagunekin elkarbanatzeko
aukera bikaina izango dute!

ADIN TARTEA: 6-12 urte
LEKUA: Laboratorium museoa
DATA: Uztailak 1
ORDUA: 10:00 - 12:00

EGIN DA.

 

Mission X programako astronauta gazteak

Mission X: Astronauta baten moduan entrenatu

“Train like an astronaut” mundu osoko espazioko agentziekin lan egiten duten zientzilariek eta astronauten prestatzaile fisikoek garatutako programa da.

Programa honek espazioaren esplorazioak sortzen duen lilura baliatzen du ikasleak zientzia ikastera animatzeko, kirola eta espazioa lotzen dituen gaiak landuz.

ADIN TARTEA: 8-12 urte
LEKUA: Laboratorium museoa
DATA: Uztailak 2
ORDUA: 10:00-14:00

Izena ematea epez kanpo.

 

Kimika esperimentuak gaztetxoekin

Zientziaren sukaldea. Kimikako esperimentuak

Gure inguruan aldaketa kimikoak etengabe gertatzen dira baina hauetaz ohartzeko ondo behatzen ikasi behar da. Begirada berezi hau izateko, kimikako hainbat esperimenturekin gure ingurunean zein barnean gertatzen diren aldaketak ikasiko ditugu zientzia egunerokotasunera hurbilduz. Kimika sukaldatzea eta ikastea dibertigarria dela konprobatuko duzu!

ADIN TARTEA: 8-10 urte
DATA: uztailak 5
LEKUA: Laboratorium museoa
ORDUA: 10:00 - 12:00

IZENA EMATEA: Epea bukatu da.

 

Parte-hartzaileak Brontzearen Unibertsoaren saio batean

Brontzearen unibertsoa. Arkeologia esperimental apur bat.

Historiaurrean brontzea nola egiten den ikasiko dugu. Brontzea da, hain zuzen, azken trikuharriak erabili zireneko garaia definitzen duen materiala. Gure arbasoek erabiltzen zituztenak bezalako labe txiki batzuetan, brontzea sortzeko behar ziren elementuak nahastu eta brontzea lortuko dugu. Objektuei forma nola ematen zieten ikusiko dugu eta Historiaurreko asmakizun garrantzitsu honen prozesu kimikoa eta historia kontatuko dizkigute. Horrez gain, 3D inpresioaz sortutako moldeak eta piezak erakutsiko dizkigute. Jarduera honetan kimikaren zientzia eta arkeología bat egiten dute.

ADIN TARTEA: Haur eta familiak
LEKUA: Laboratorium museoko lorategia
DATA: Uztailak 8
ORDUA: 17:30TAN

INTERENET BIDEZ IZENA EMATEKO EPEA ITXITA. Deitu Laboratoriumera, lekua dagoen jakiteko: 943 769 003.

Jarduera honi buruz Arqueología y Didáctica taldeak ematen duen inforamzioa PDF dokumentuan (gaztelaniaz)

 

haur bat urazpiko arkeologia egiten

Ur azpiko indusketa arkeologikoa

Uluburu itsasontzian ur azpiko indusketa arkeologikoa. Duela ehunka urte hondoratu zen itsasontzi bat arkeologikoki industeko aukera izango dute ur azpian gelditu ziren objetu eta bitxiak aurkituz eta berreskuratuz. Ondoren aztertu eta sailkatu egingo dira, itsasontziaren historia ezagutzeaz gain primeran pasako dute.

ADIN TARTEA: 8-12 urte
LEKUA: Agorrosingo Igerilekuan. Bi txanda daude, biak goizez. Haurrak prest egon beharko du igerilekuan ordua denean. Ezinbestekoa igeri egiten jakitea, bainujantzia, uretako betaurrekoak eta uretako txanoa.
DATA: Uztailak 9
ORDUTEGIA: 12:00 - 14:30

Izena emateko EPEA ITXITA.

 

Gida batek saguzarrak azaltzen

Gure bizilagunik onenak

Saguzarrak hobeto ezagutzeko haur eta familiei zuzendutako jarduera bat da. Bertan, lau panelez osatutako erakusketa baten bidez, saguzarren inguruko ezagutzak zabaltzeko azalpenak eskainiko dira (ezaugarriak, bizizikloa, espezieak, gizartearentzat onurak, jasaten dituzten mehatxuak, etab.).

Gainera, saguzarren babes-kutxa eta detekzio gailu ezberdinak bertatik bertara aztertzeko aukera izango da. Iluntzea iristearekin batera, parte-hartzaileek saguzarren deiak entzun ahal izango dituzte ultrasoinu detektagailuak erabiliz. Honek, bertan hegan dabiltzan saguzarren espezieak identifikatzea ahalbidetuko die.

Ekintzen gidaritza Naturtzaindia Elkarteko kideen eskutik egingo da, Mendia Bizirik elkartearen laguntzarekin.

ADIN TARTEA: Haur eta familiak
LEKUA: Laboratorium museoa
DATA: Uztailak 10
ORDUA: 21:00-22:30

IZENA EMATEKO EPEA ITXITA.

Bideo honetan hitz egiten digute Naturtzaindia elkartekoek saguzarrei buruz: