- Uztailak 1 - Fosilen erreplikak. (Plaza agortuak)
- Uztailak 3 - Kamishibaiaren hegaldia. Baduzu ikusterik? (Familiak)
- Uztailak 4 - Zientziaren sukaldea. Kimikako esperimentuak. (Plaza agortuak)
- Uztailak 6 - Ur azpiko indusketa arkeologikoa. (8-12 urte)
- Uztailak 6 - Gure bizilagun onenak. (Plaza agortuak)
- Uztailak 14 - Astronomia: Udako zerua ezagutzen. (Plaza agortuak)
- Uztailak 17 - Ilustrazio zientifikoko tailerra: Polinizatzaileak. (6-12 urte)
- Uztailak 19 - Ornitologia: Hastapen tailerra. (6-12 urte)
- Uztailaren 3tik 7ra - Kanpus teknologikoa. (12 urte gorako gazteei zuzenduta)
Urtero legez, aurtengo udan ere jarduera programa antolatu dugu. Jarduera guztiak uztailean zehar izango dira.
Jarduerak DOHAINIK izango dira, Kanpus Teknologikoa izan ezik.
IZENA EMATEKO EGIN KLIK HEMEN
Fosilen erreplikak
Tailer honen helburua da haurrei eta gazteei natura eta naturak ezkutuan dituen altxorrak hurbiltzea, eta kasu honetan, fosilen eta paleontologiaren munduan gerturatzea.
Horretarako, fosilak nola sortzen diren azalduko zaie eta ondoren, fosilen erreplikak egingo ditugu igeltsuan.
Tailer hau Aranzadi Zientzia Elkartearen gidaritzapean eskainiko da.
ADIN TARTEA: 5-12 urte
LEKUA: Laboratorium
DATA: Uztailak 1
ORDUA: 11:00etan (2h)
PLAZA AGORTUAK
Kamishibaiaren hegaldia. Baduzu ikusterik?
Begiak irekita izan arren, benetan ikusten al dugu? Mattin ilustratzaileak SEO/BirdLiferekin batera sortutako ipuin honekin gure ingurunean gertatzen denaz ohartzeko begirada berri bat eskainiko digute.
Horretarako jatorri japoniarra duen kontaketa grafikoa erabiliko dute eta ondoren sormen tailer bat egingo dugu. Animatzel al zarete betaurreko berri hauek probatzera?
ADIN TARTEA: Familiak
LEKUA: Laboratorium
DATA: Uztailak 3
ORDUA: 11:00etan (1h)
IZENA EMAN HEMEN
Zientziaren sukaldea. Kimikako esperimentuak
Gure inguruan aldaketa kimikoak etengabe gertatzen dira baina haietaz jabetzeko ondo behatzen ikasi behar da. Begirada berezi hori izateko, kimikako hainbat esperimenturekin gure ingurunean zein gure barnean gertatzen diren aldaketak ikasiko ditugu, zientzia egunerokotasunera hurbilduz. Kimika dibertigarria dela ikusiko duzu!
ADIN TARTEA: 8-12 urte
LEKUA: Laboratorium
DATA: Uztailak 4
ORDUA: 10:30etan (1h 30m)
PLAZA AGORTUAK
Ur azpiko indusketa arkeologikoa
Uluburu itsasontzian ur azpiko indusketa arkeologikoa. duela ehunka urte hondoratu zen itsasontzi bat arkeologikoki induskatzeko aukera izango duzu. Ur azpian dauden objektu eta bitxiak aurkitu eta berreskuratuko dituzu, ondoren aztertu eta sailkatzeko. Itsasontziaren historia ezagutzeaz gain primeran pasako duzu.
ADIN TARTEA: 8-12 urte
LEKUA: Agorrosingo igerilekuan (haurrak prest egon beharko dira ordurako igerilekuan)*
DATA: Uztailak 6
ORDUA: 12:00etan (2h 30m)
*Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea, eta bainujantzia, uretako betaurrekoak eta uretako txanoa eramatea.
IZENA EMAN HEMEN
Gure bizilagun onenak
Haurrei eta familiei zuzendutako jarduera da, saguzarrak hobeto ezagutzeko. Bertan, lau panelez osatutako erakusketa baten bidez, saguzarren inguruko ezagutzak zabaltzeko azalpenak eskainiko dira (ezaugarriak, bizi-zikloa, espezieak, gizartearentzako onurak, jasaten dituzten mehatxuak, etab.). Gainera, saguzarren babes-kutxa eta detekzio gailuak bertatik bertara aztertzeko aukera izango da.
Iluntzean, parte hartzaileek saguzarren deiak entzun ahal izango dituzte ultrasoinuen detektagailuak erabiliz. Horri esker, bertan hegan dabiltzan saguzarren espezieak identifikatu ahal izango dituzte.
Ekintzen gidaritza Naturtzaindia Elkarteko kideen eskutik egingo da, "Mendiak Bizirik" elkartearen laguntzarekin.
ADIN TARTEA: Familiak
LEKUA: Laboratoriumen eta herrian zehar.
DATA: Uztailak 6
ORDUA: 21:00etan (1h 30m)
PLAZA AGORTUAK
Astronomia: Udako zerua ezagutzen
Udako zeruan dauden konstelazio nagusiak ikasi nahi? Gauean zerura begiratu eta hauek identifikatzen jakitea gustatuko litzaizuke? Tailer honetan zeruko mapa bat osatuko dugu udan ikusten diren izar eta konstelazioekin. Tailerra amaitu ondoren Gorlara igoko gara ikasi duguna praktikan jartzera, baita teleskopio bidez zerua behatzera ere.
ADIN TARTEA: Familiak
LEKUA: Laboratorium
DATA: Uztailak 14
ORDUA: 19:00etan (1h 30m)
PLAZA AGORTUAK
Ilustrazio zientifikoko tailerra: Polinizatzaileak
Ezagutzen ez denak ez duela axola dirudi. Beraz, ezagutza behar da polinizazioak eta polinizatzaileek ingurumenean duten garrantziaz jabetzeko eta horiek babesteko jarrera aktiboa garatzeko. Marrazketa tresna ezin hobea da horretarako. Marraztea, halaber, lagungarria da gauzak hobeto behatzeko, behatutakoa gogoratzeko eta ezagutzak komunikatzeko. Kasu honetan, haurrek inguruko polinizatzaileak ezagutzeko erabiliko da marrazketa.
Marraztu ezagutzeko, ezagutu zaintzeko!
ADIN TARTEA: 6-12 urte
LEKUA: Laboratorium
DATA: Uztailak 17
ORDUA: 10:00etan (3h)
IZENA EMAN HEMEN
Ornitologia: Hastapen tailerra
Ornitologiaren mundua ezagutzen hasteko sarrera, bere aniztasuna eta berau kontserbatzeak duen garrantzia. Hegaztiak landa-gunean ezaagutzeko eta identifikatzeko oinarrizko nozioak. Hegazti ohikoenak ezagutzen ikasteko jolasak egingo dira eta orientabideak emango dira erabili ohi diren tresnak maneiatzen ikasteko: prismatikoak, landa-koadernoak, etab.
ADIN TARTEA: 6-12 urte
TOKIA: Laboratorium
DATA: Uztailak 19
ORDUA: 10:00etan (3h)
IZENA EMAN HEMEN
Kanpus teknologikoa
Gaitasun teknologikoetan trebatu nahi duten gazteei zuzendutako Kanpus Teknologikoa. Gazteek teknologiaren bidez, sortzeko gaitasuna garatzeko topaleku honetan, besteak beste, 3D diseinua, 3D inprimaketa, mekanizazioa, mekanika muntaiak eta zirkuitu elektrikoak ezagutu eta erronka dinamikoen bitartez, talde-lana, pentsamendu logikoa eta arazoen konponbidea sustatzen ditugu.
Kanpusa Miguel Altunaren gidaritzapean eskainiko da.
Teknologiaz gozatzeko aukera paregabea!
ADIN TARTEA: 12 urteko gorako gazteei zuzenduta
TOKIA: Laboratorium eta Miguel Altuna Lanbide Heziketan
DATA: Uztailaren 3tik 7ra
ORDUA: 9:00etan (4h)
IZENA EMAN HEMEN