Etorkizuneko industria inspiratzen duten emakumeen arteko mahai-ingurua

  • Industria inklusiboagoa eraikitzeko moldeak hausteko, emakume erreferenteak ikusgarri egiteko eta gazteen bokazio teknikoak sustatzeko mahai-ingurua
  • Mahai-inguruak industria inklusiboagoa eraikitzea, emakume erreferenteak ikusgarri egitea eta gazteen bokazio teknikoak sustatzea ditu helburu 
  • Enpresarek, Bergarako Udalarekin eta Laboratorium Museoarekin elkarlanean, antolatutako saioa datorren martxoaren 12an izango da, 9:30ean, Bergarako Seminarixoan

Laboratorium Museoa emakume zientzialarien eta hezkuntzaren arteko topagune bilakatu da Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean

  • Emakume Zientzialarien IV. Lehiaketak emakume zientzialariak ezagutarazi ditu eta genero-berdintasunari buruzko hausnarketa sustatu du
  • Sari-banaketa ekitaldian Ainhola Lete Bergarako Udaleko alkateorde, Berdintasun eta Laboratorium Museoko zinegotziak eta Rosa Errazkin museoko zuzendariak parte hartu dute
  • 84 ikasleren 23 lan jaso dira, inoizko kopururik handiena

“Mundu aldatu zuten eta aldatzen duten emakumeak” erakusketa ikusgai izango da Laboratorium Museoan

  • Zientziaren eta teknologiaren historiako zein egungo emakume erreferenteak biltzen ditu erakusketak
  • Urtarrilaren 15etik otsailaren 15era ikusgai, museoaren ohiko ordutegian
  • Emakume eta Neska Zientzientzilarien Nazioarteko Egunaren harira, lehiaketa eta mahai-ingurua ere antolatu dira

 

Bergarako Laboratorium Museoa saritu dute XIII. Ibermuseoak Hezkuntza Sarian

  • “Lorategiaren taupadak, museoaren oihartzunak: inklusiorako bidaia sentsoriala” proiektuagatik jaso du aitorpena museoak
  • 17 herrialdeetatik jasotako berrehundik gora proposamenetatik hamar proiektu saritu dituzte: Brasilgo, Argentinako, Kolonbiako, Ekuadorreko, Txileko, Dominikar Errepublikako, Uruguaiko eta Espainiako museoetakoak

Hasi da ZTB, teknologia kuantikoa hizpide hartuta

Asteazken honetan Seminarixoan eskainitako teknologia kuantikoaren inguruko mahai-inguru batekin eman diote hasiera aurtengo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiei Bergaran. Guztira, dozena bat ekitaldi inguruk osatuko dute egitaraua, aipaturiko teknologia kuantikoan oinarrituta.

Ekitaldian, Gorka Artola Bergarako alkateaz eta Rosa Errazkin Laboratorium Museoko zuzendariaz gain, Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak hartu du parte.

"Visiones Cuánticas" instalazioa ZTB jardunaldien baitan, Laboratorium Museoan

  • Sei pantaila didaktiko eta ikus-entzunezkoren bidez fisika kuantikoa publiko orokorrera hurbiltzen duen esperientzia interaktiboa izango da Bergaran 
  • Zientzia eta Teknologia Kuantikoaren Nazioarteko Urtearen barruan kokatzen den proiektu honek gai konplexu bat publiko guztiei hurbiltzea du helburu

‘Zientzia eta Teknologia Kuantikoa izango da Bergarako ZTB jardunaldien aurtengo gaia

Zientzia eta teknologia kuantikoa ardatz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan Bergaran. Urriaren 29tik azaroaren 19ra, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak edota mahai inguruak eskainiko dira adin guztietarako.

Orriak