Biltegiak dira Museoko erabiltzaileek normalki ikusten ez dituzten Museoaren guneak. Izenak esaten duen bezala biltegietan gordetzen dira erakusketa iraunkorrean erakusketen ez diren museoaren bildumetako piezak. Leku hauek ondo antolatutako gelak dira, eusgarri museografiko eta altzari bereziak dituztenak piezak egokitasunez gordetzeko: pieza bakoitza espazio nahikoarekin eta modu egonkorrean; baita erraz manipulatzeko edo irisgarritasun maila handiarekin. Leku garbiak dira eta bere ingurugiro baldintzak egokienak dira piezen kontserbaziorako.
Biltegietan dauden aleak aldizkako erakusketetan erabiltzen dira edo ekintza didaktiko dibulgatiboetan. Beste ale guztiak bezala, dokumentatzen dira (determinatu, siglatu eta inbentariatu) eta ikertzen dira, katalogatzen dira. Eta era berean, gainontzeko aleak bezala, behar denean errestauratzen dira.
Azkenik, Museora heltzen diren sarrera berriak normalki ez dira zuzenean erakusketan ipintzen, aurretiko prozesu bat dago: ale berriaren balorazioa, behar badu, garbiketa, determinazioa, inbetariatzea, siglatzea eta katalogatzea eta beharrezkoa bada errestaurazioa, eta ondoren biltegian bere leku propioan gordetzen da alea.