XIX. mendearen hasierarako, jada, giza anatomiaren deskribapen-maila oso sakona eta zehatza zen. Giza anatomiaren ezagutza, orduan, medikuntza zientifikoaren oinarri-oinarrian jarri zuten. Horregatik, 1800. urtetik aurrera, giza anatomiako modeloak baliabide paregabe bilakatu ziren anatomiaren irakaskuntzarako.
Anatomian arlo asko ikertu zirenez, XIX. mendearen bukaerarako lortu egin zen izaki bizidunen errealitate biologikoa hobeto ezagutzea, bai eta medikuntza zientifikoak aurrera egin zezala ere. Eta modeloei esker, ezagutza hori guztia hezkuntza maila guztietara zabaldu daiteke.
Giza anatomia modeloak dokumentatuta daude Bergarako kabineteetan, dagoeneko 1793 urtean. Gaur egun arte mantendu direnak beranduagokoak dira, XIX. mende amaierakoak.