Alde batetik, bergararrek hartu dute parte ikerketa eta hezkuntza lan horretan. Bestetik, Euskal Herritik etorritako jakintsuak bildu dira gure herrira giro berritzaile, zientifiko nahiz kulturalean laguntzeko eta parte hartzeko. Eta, azkenik, Europatik etorritako ikertzaileak izan ditugu gurekin elkarlanean.
Besteak beste, espioitza planak burutu behar izan zituen Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak beharrezko baliabideak lortzeko. Azkenean, estatuak elkartea finantza zezan lortu zuten haren fundatzaileek, espioitza-planaren estalki izatearen truke.